Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Santa Klarako trenbide pasagunea kentzea

Sarbidea mugikortasun urria duten pertsonentzat guztiz irisgarria izatea bilatzen da

Santa Klarako azpiko pasagunea oinezkoentzat irekierari esker, Zarautzen zegoen izen bereko trenbide-pasagunea kendu ahal izan da. Lan horiek egiteko aurrekontua 3 milioi eurokoa izan da (BEZa barne), eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu ditu oso-osorik. Zehazki, hormigoi armatuzko kaxa handi bat egin dute trenbidearen azpian.

San Frantzisko eta Santa Klara kaleen koten artean aldea sortu du horrek, eta, hori konpontzeko, arrapalak eta eskailerak jarri dira. Arrapalei esker, pasagunea erabat irisgarria izango da mugikortasun urria duten pertsonentzat. Gainera, San Frantzisko kaleko sarreran bi eskailera-tarte jarri dira, Geltoki eta Herrikobarra kaleetara azkarrago irteteko. Azkenik, trenbide-pasagunea seinaleztatzeko elementuak kendu dira eta behin betiko itxi da.

Onurak

konexio ikonoa

Komunikazioa

Zarauzko iparralde-hegoalde komunikazio fluxuak hobetu ditu

segurtasun ikonoa

Segurtasuna

Trenbideko eta oinezkoen segurtasuna hobetu da, trenbide pasaguneari esker

erabilera publikoa ikonoa

Urbanizazioa

Trenbide pasagune zaharraren ingurunearen urbanizazioa (Santa Klara, San Frantzisko eta Herrikobarra kaleak)

ets santa klara onurak irudia
ets santa klara informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Proiektua esleitu eta egikaritu aurretik, lankidetza hitzarmena sinatu zen ETSren eta Zarauzko Udalaren artean. Hitzarmen horren arabera, erakunde publikoak obren erabateko finantzaketa bereganatzeko konpromisoa hartu zuen, gauzatze proiektuaren idazketarako eta obraren zuzendaritzarako konpromisoa hartzeaz gain.

Udalak, bere aldetik, beharrezkoak ziren lurrak eskuratzeko kudeaketa lanak gauzatzeko konpromisoa hartu zuen. Obrek eragindako titulartasun ez publikoko finka bakarra, Santa Klarako Monasterioaren sarreran zegoen eta jabeak moja Klaratarrak ziren finka zen.

Zarauzko Udalak eta ordena erlijiosoak sal-erosketa hitzarmena adostu zuten, obra gauzatu ahal izateko. Klaratarren komunitateak, 199 m2ko lur-saila Zarautzeko Udalaren esku uzteko konpromisoa hartu zuen. Lurraren ordainketa espeziean egingo da, Monasterioko finkaren sarbidean Udalak berak egingo duen irisgarritasuna hobetzeko eta lurzorua konpontzeko lanaren bitartez. Lan horrek 377 m2ko azaleran izango du eragina.

Datu interesgarriak

aurrekontu ikonoa

Aurrekontua

3 milioi euro

data ikonoa

Zerbitzuan jartzea

2018ko urrian

supresio urratsak ikonoa

Trenbide pasaguneak

2010-2017 epealdian ETSk 46 trenbide pasagune kendu ditu, horietatik 13 Gipuzkoan.

Azken aldaketako data: