Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Gizakiek ez jatekoak diren azpiproduktuak, SANDACH


Animalia-jatorriko elikagaien eta produktuen ekoizpen- eta banaketa-kateak hainbat azpiproduktu sortzen ditu prozesu guztietan. Azpiproduktu horiek hamaika erabileratarako erabili izan dira tradizionalki, eta agian ezagunena animalien elikaduran erabiltzea da.

90eko hamarkadaren amaierako eta 2000ko hasierako elikagaien krisien ondoren, Parlamentuak eta Europako Kontseiluak, Elikagaien Segurtasunaren Liburu Zuriaren esparruan, material horien guztien kudeaketa segurtasun handieneko baldintzetan modu integralean arautzen duen Erregelamendu berri bat onartu zuten, Giza Kontsumorako Ez Diren Animalia Jatorriko Azpiproduktuak (SANDACH) hiru kategoriatan sailkatuz, arriskuaren arabera, eta eraldatzeko modua eta erabiltzeko edo ezabatzeko baldintzak ezarriz.

Gune honen bidez, Sandach sistema operadoreei zein kontsumitzaile eta erabiltzaileei hurbildu nahi zaie, administratuaren eta agintari eskudunen arteko komunikazioa erraztuz, Sandach-en kudeaketan gardentasuna mantentzeko.

Garraio-enpresen eta baimendutako establezimenduen erregistroa

Baimendutako garraio-enpresen eta establezimenduen erregistroa-eskaera

Txostenak

Araudia

Euskadikoa

  • 60/2012 Dekretua, apirilaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoan gizakiek jateko ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuen arloko eginkizunak antolatzeari eta banatzeari buruzkoa.

Estatukoa

Europakoa

Azken aldaketako data: