Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Prozesu motak

Bikain Hizkuntza Kudeaketaren Kalitate Ziurtagiriak lortzeko hiru ebaluazio-prozesu daude, erakunde eskatzaile bakoitzak bere egoerara edo hizkuntza-ezaugarrietara gehien egokitzen dena aukera dezan. Entitateak eskabidean bertan markatu beharko du zein prozesutan parte hartu nahi duen.

Hauek dira Bikain ziurtagiriak eskuratzeko hiru prozesu motak:

Bere hizkuntza-egoera dela eta oinarrizko ziurtagiria prozesu labur eta arinago baten bitartez eskuratu nahi duten erakundeentzat. Prozesu honen bitartez ebaluatuak diren erakundeek oinarrizko-mailako ziurtagiria lortu dezakete bakarrik.

Oinarrizko-egiaztagiria eskuratu ahal izateko gutxieneko baldintzak:

  1. Erakundearen irudian: ingurune digitalean, errotuluetan, publizitatean, jendaurreko ekitaldietan eta erakundearen irudia osatzen duten alderdietarako euskara erabiltzeko irizpideak izatea eta euskararen erabilera gutxienez %60koa izatea.
  2. Herritarrekin harremanetan: harrera euskaraz eskaintzea %60an, gutxienez; idatzizko eta ahozko zerbitzuan irizpideak zehaztuta izatea eta gutxienez %50ean zerbitzua euskaraz eskaintzea.
  3. Barne-komunikazioan eta lan-tresnetan: lanari lotutako hizkuntza paisaian, langileen arteko ahozko eta idatzizko harremanetan, lan-tresna eta aplikazioetan irizpideak zehaztuta izatea.
  4. Pertsonen kudeaketan: Pertsonen kudeaketari lotutako dokumentuetarako, komunikazioetarako, tresnetarako eta prestakuntzarako euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko irizpideak zehaztuta izatea.
  5. Kanpo-harremanetan: irizpide batzuk izatea administrazioekin eta enpresa pribatuekin (bezero zein hornitzaileekin) euskara erabiltzeko, ahoz eta idatziz.
  6. Kudeaketa-sisteman: erakundeak euskararekin lotutako helburuak izatea, horiek lortzeko irizpideak eta ekintzak zehaztuta izatea, ardurak banatzea eta baliabideak aurreikustea. Halaber, langileen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko ekintzak izan behar ditu.

Lan hizkuntzari dagozkion c, d eta e ataletan euskarak gutxieneko presentzia izan behar du erakundearen lan jardueran, bai ahoz eta bai idatziz. Erabilera hori modu orokorrean ebaluatuko da, eta euskararen erabilera, bataz beste, %15 izan behar du lan hizkuntzan.

ERAKUNDEAK OSATU BEHARREKOA: AURKEZPEN-DOKUMENTUA

Erakunde pribatuetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzeko prozesu integrala. Ohiko ebaluazio prozesu honen bidez, ebaluatutako erakundeek lortutako puntuazioaren araberako ziurtagiri-maila lor dezakete.

Maila bakoitza Erreferentzia Marko Estandarraren ardatz eta jardun-eremu nagusi bakoitzari egokitutako puntuazioaren batuketaren arabera lortuko da.

BIKAINen 1.000 puntu lortu daitezke gehienez ere eta horrela banatzen dira EMEko bi ardatzetan eta lehen mailako 6 elementuetan:

1. ARDATZA: Zerbitzu-hizkuntza

350

 

 

1. Erakundearen irudia

150

2. Bezeroarekiko (pertsona fisikoak) eta herritarrekiko harremanak

200

2. ARDATZA: Lan-hizkuntza

650

 

 

 

 

3. Barne-komunikazioa eta lan-tresnak

300

4. Pertsonen kudeaketa

100

5. Kanpo-harremanak

100

6. Kudeaketa-sistema

150

 

Dagokion ziurtagiria lortzeko, maila bakoitzerako ezarritako gutxieneko puntu-kopurua lortzeaz gain, zehaztuta dagoen gutxieneko hedadura gainditu beharko dute zerbitzu hizkuntzan, hau da, 1. eta 2. elementuetan.

Ziurtagiri-maila

Gutxienez eskatutako puntu kopurua

Euskarak 1. eta 2. elementuetan izan behar duen gutxieneko hedadura, ehunekotan.

Oinarrizko-maila

300 puntu

% 60

Erdi-maila

500 puntu

% 80

Goi-maila

800 puntu

% 90

 

Elementu bakoitza ebaluatzerakoan, bi atributu izango dira kontuan: hedadura eta sendotasuna.

OSATU BEHARREKOA: AURRETXOSTENA

Bi atal ditu:

  • Erakundearen aurkezpena (egitura, jarduera... ): word dokumentua osatu eta aplikaziora igo behar da.
  • Autodiagnostikoa: aplikazioan bertan bete behar da.

Goi-mailako ziurtagiria azken bost urteetan eskuratu duten erakundeei edo goi-mailako ziurtagiria hiru aldiz eskuratu duten erakundeek ziurtagiria berritzeko ebaluazio-prozesu sinplifikatua.

Erakundeak goi-mailako ziurtagiria eskuratu zuenean zeukan egoera mantendu edo hobetu duen egiaztatuko da.  Emaitza Gai/Ez gai izango da, hau da, ez da inolako puntuaziorik emango.

Goi-mailako ziurtagiria berritu ahal izateko gutxieneko baldintza:

  • Ohiko ebaluazio-prozesuetan bete beharreko baldintza bera gainditzea, hau da, euskarak 1. eta 2. elementuetan duen gutxieneko hedadura % 90ekoa izatea.

ERAKUNDEAK OSATU BEHARREKOA: AURKEZPEN-DOKUMENTUA