Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ebaluazio-prozesua

Kanpoko talde ebaluatzaile batek zure erakundea ebaluatuko du, indarguneak eta zer-hobetuak identifikatuz. Ebaluazioa ez da prozesuaren bukaera; bertatik jasotako informazioak euskararen presentzian, erabileran eta kudeaketan aurrera egiten lagun diezazuke.

  1. Eskaera elektronikoa eta dokumentazioa igotzea.
  2. Prozesua ezagutzeko informazio-bilera entitateekin.
  3. Ebaluazio-bileraren aurreko lanak (ebaluatzaile taldeak)
  4. Ebaluazio-bilera erakundearekin.
  5. Ebaluazio-txostena: indarguneak eta hobekuntza-aukerak.
  6. Ziurtagiria ematea eta ekitaldi publikoan aitortza.

Hizkuntza-kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistemak oinarrian duen osagaia Erreferentzia Marko Estandarra (EME) da. EME lanerako markoa da, ez-arauemailea. Grafikoki, laguntza-koadro bat da erakundean hizkuntzaren presentzia eta erabilera zertan gauzatu ohi den adierazten duena modu eskematiko eta ordenatuan, baita erabilera-presentzia horien azpian dauden barne-mekanismoak eta kudeaketa ere.

Erreferentzia Marko Estandarrak bi ardatz ditu:

1) Zerbitzu-hizkuntza: erakundeak irudian eta komunikazioan erabiltzen duena, eta lanpostuari dagozkion zereginak betetzerakoan herritarrekin ahoz, idatziz nahiz euskarri informatikoetan erabiltzen duena.

2) Lan-hizkuntza: erakunde bateko langileak lan jarduketan erabiltzen duen hizkuntza; hau da, erakundeko zereginak eta jarduerak egiteko ahoz, idatziz nahiz euskarri informatikoan erabiltzen duena: pertsonen kudeaketan, sistemen kudeaketan, komunikazio horizontal eta bertikalean, lan-prestakuntzan eta abar.

EME osoa ikusteko, sakatu hemen (PDF, 149 KB) (leiho berri batean irekitzen da).

Aplikazio honen bidez ebaluazio-prozesu osoa kudeatzen da: erakundeek aurkezten duten informazioa, prestakuntza, ebaluatzaileek jasotako datuak, azken txostena, ziurtagiriak, etab.

Aplikazio honek hiru erabiltzaile mota ditu: eskaera egiten duen entitatea, ebaluatzaileak eta Idazkaritza Teknikoa.

Zure erakundeak BIKAINeko ebaluazioa eskatu badu, sartu hemendik:

Erakundeen gunea

 Ebaluatzaile Klubean ez bazaude eta izena eman nahi baduzu, sartu hemendik (izena emateko bakarrik):

Ebaluatzaile berrien gunea

 Indarrean dagoen BIKAINeko ebaluazioan ebaluatzaile gisa parte hartzeko izena eman baduzu, sartu hemendik:

Ebaluatzaileen gunea