Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ebaluatzaile Kluba

Bikain Ebaluatzaileen Klubari dagokio sektore sozioekonomiko pribatuari lotutako ebaluazioak egitea. Ebaluazio bakoitzerako talde bat eratzen da, eta ebaluatzaileek Idazkaritza Teknikoaren gidaritzapean egingo dute lan hori.

Ebaluatzaileen Klubeko kide izan daiteke interesa duen eta baldintzak betetzen dituen pertsona oro, bere erakundea ebaluatua izan ala ez.

Honako hauek izan daitezke klub horretako kide: erakundeetako profesionalak, euskararen erabilera sustatzeko ardura-lanpostuak dituztenak, kudeaketa aurreratuaren ereduan adituak direnak, hizkuntza-arloko zerbitzu-enpresetako profesionalak, hizkuntza-normalizaziorako teknikariak, kudeaketa-sistemetako profesionalak eta kanpo-ebaluazioa jaso edo jasotzeko eskabidea egin duten erakundeetako langileak.

Ezinbestekoa da euskara-maila ona izatea, baia ahoz eta baita idatziz ere. 

  1. Berariaz antolatzen diren prestakuntza-saioetan parte hartzea.
  2. Beste entitate baten ebaluazioan parte hartzea.

Prestakuntza saioetako datak eta ebaluazio-txandak urteko kronograman jasota daude.

Ebaluatzaileek berriek aplikazioan alta eman behar dute aplikazioan: https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/eu/ab33aBikainWar/sarbidea

Ondoren, erabiltzaile-kodea eta pasahitza jasoko dute eta beste esteka honetatik sartu beharko dira prestakuntza-txandak eta ebaluazio-datak aukeratzeko: https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/es/ab33aBikainWar/login

Ebaluazio-prozesuan egin beharreko lan guztiak egiteko erabiliko da aplikazio hau.

Ebaluazioaldi bakoitzaren hasieran, aritutako ebaluatzaileek prozesuan parte hartzeko gonbidapena jasoko dute. Izena eman nahi badute, aplikazioan sartu eta  prestakuntza-txandak eta ebaluazio-datak aukeratu beharko dituzte: https://apps.euskadi.eus/web01-apbikain/es/ab33aBikainWar/login

Ebaluazio-prozesuan egin beharreko lan guztiak egiteko erabiliko da aplikazio hau.