Jabetza industriala
Deskribapena
Jabetza industriala da pertsona fisiko edo juridiko batek asmakizun, zeinu bereizgarri edo diseinu industrial baten gainean duen eskubide esklusiboa.
Jarraian jasotzen den informazioa Patente eta Marken eremuari eta Artisau eta Industria Produktuen Adierazpen Geografikoei dagokie:
Patenteak eta Markak
Patente eta Marken Espainiako Bulegoak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sinatutako hitzarmenaren bidez (2023ko martxoaren 28ko 61. Zk EHAAn argitaratua), bi erakundeek lankidetza-bide bat ezarri nahi dute prestakuntza-, informazio- eta sentsibilizazio-sistema integratu bat garatu eta, horrela, eskualdeko unibertsitateei, ikerketa- eta berrikuntza-zentroei eta enpresei jabetza industrialeko eskubideak behar bezala babesten laguntzeko. Horrek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetuko du, eta ezagutza behar bezala transferitzen lagunduko die unibertsitateei.
Hitzarmen horren xedeak honako hauek dira:
- Erregistratu beharreko informazio teknologikoa zabaltzea
- Jabetza industrialeko eskubideak hobeto ezagutu, babestu eta bete daitezen sustatzea.
- Jabetza industrialeko eskubideak faltsutzearen aurka borrokatzeko egokitzat jotzen diren jarduerak egitea.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (gaur egun Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila) bere gain hartutako betebeharren artean ondokoak daude:
- Jabetza industrialaren garrantzia eta erabilgarritasuna jendarteratzea, bai eta hura betetzearena eta jarduera-programen barruan faltsutzearen aurka borrokatzeko premiarena ere.
- Hirugarrenei patenteen eta jabetza industrialeko beste titulu batzuen informazioarekin lotutako zerbitzuak ematea, betiere haien lege-erregulazioarekin bat etorriz.
- Lankidetzan jardutea informazio-jardunaldiak egitean, enpresei, ikerketa-zentro publikoei, unibertsitateei, ekintzaileei, berrikuntza-zentroei eta antzeko beste batzuei jabetza industrialeko sistemen berri emateko.
Artisau eta Industria Produktuen Adierazpen Geografikoak
Adierazpen geografikoek jabetza industrialeko eskubideak ezartzen dituzte ekoizpen-eremu jakin bati bereziki lotutako ezaugarriak dituzten produktuentzat, tokiko nortasunaren eta kultura-ondarearen parte direlako, eta zuzenean lotuta daude ekoizleen «egiten jakitearekin».
Artisau- eta industria-produktuak adierazpen geografikoen bidez babestearen helburuak honako hauek dira:
- Kultura-ondarea kontserbatzea eta garatzea.
- Artisautza lanbide tradizionalen errentagarritasuna eta erakargarritasuna handitzen laguntzea.
- Eskualdeko eta tokiko ekonomiaren eragin positiboa sustatzea, enplegu iraunkorra bultzatuz eta gizarte-kohesioa hobetuz.
- Ekoizleentzat haien produktuen balioa eta “egiten jakitea” nabarmentzeko ziurtapen modu bat izatea, bai eta lehia desleialaren eta faltsifikazioen aurkako tresna eraginkor bat ere.
- Produktu baten kalitatearen eta benetakotasunaren gaineko bermea eratzea kontsumitzaileentzat.
Nori dago zuzenduta
Edozein pertsona fisiko edo juridiko, publikoa zein pribatua.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Industria Garapen eta Administrazioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren lurralde-ordezkaritzak
Arabako Lurralde Ordezkaritza
- Samaniego k. 2 01008 VITORIA-GASTEIZ
- Tel: 945 01 77 71
- Faxa: 945 01 70 51
- patente-markak-araba@euskadi.eus
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
- Concha jenerala k. 23 48010 BILBO
- Tel: 944 03 14 38
- Faxa: 944 03 14 45
- patente-markak-bizkaia@euskadi.eus
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
- Easo k. 10 20006 DONOSTIA
- Tel: 943 02 25 22
- Faxa: 943 02 25 42
- patente-markak-gipuzkoa@euskadi.eus
Kodea(k)
Informazioa
OHARRA (2025/04/07): Patente eta Marken Espainiako Bulegoak dirulaguntzen deialdia egin du 2025erako patenteen eta erabilgarritasun-modeloen eskaerak sustatzeko (https://www.oepm.es/es/sobre-OEPM/servicios-al-ciudadano/ayudas-y-subvenciones/ayudas-de-la-oepm-para-el-fomento-de-solicitudes-de-patentes-y-modelos-de-utilidad/)
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Eskaera egiteko, jarraitu 4 urrats hauek:
- Eskaeraren inprimakia bete.
- Beharrezko dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskaera eta dokumentuak aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan.
Informazioa
Vacio
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.