Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

PROZEDURA URRATSEZ URRATS

  • Formulario ofiziala: https://www.inclusion.gob.es/ca/regularizacion
  • Pasaportea, bidaia-titulua edo inskripzio-zedula (indarrean edo iraungita)
  • Estatuan egotearen probak (erroldatzea, txostenak, hitzorduak, ziurtagiriak, etab.)
  • Azken bost urteetan bizilekua izan duten herrialdeetako aurrekari penalen ziurtagiria
  • Lana, familia, kalteberatasuna edo, hala badagokio, nazioarteko babesa eskatzen dela egiaztatzen duten dokumentuak.

�� Garrantzitsua: Administrazioaren esku dagoen dokumentaziorik ez da eskatuko.

�� Eskabideak lehentasunez izapidetuko dira, eta 2026ko ekainaren 30ean amaituko da epea.

Prozeduraren hasieraren jakinarazpenarekin:

Legez bizi daiteke

Besteren kontura edo norberaren kontura lan egin daiteke edozein okupazio edo jarduera-sektoretan

Eskaera aurkeztu izanaren egiaztagiria ez da prozeduraren hasieraren jakinarazpena, geroago jasoko baita.

  • Aldekoa bada: urtebetez lan egiteko gaitzen duen bizileku-baimena emango da. Seme-alaben kasuan, baimenaren iraupena 5 urtekoa izango da.
  • Kontrakoa bada: behin-behineko baimena amaituko da.

�� Emakida gauzatu eta hilabeteko epean:

  • ANT eskatzea dagokion Polizia Nazionalaren komisarian. Pertsonak nazioarteko babesa eskatzen badu, eskaeran edo errekurtsoan atzera egin beharko du, eta frogagiria aurkeztu.

Azken aldaketako data: