Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana (behin-behineko onarpena)
- Erakundea:
- Mugikortasun Jasangarria
- Organoa:
- Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritza
Helburuak
Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana (aurrerantzean, PMSE) plangintza-tresna bat da, pertsonen mugikortasunerako garraiobideen koordinazioan eta integrazio intermodalean eta salgaien logistikan oinarritua, eta Euskadin mugikortasun jasangarriko eredu bat lortzera bideratutako ekintza guztien tratamendu sistematiko, koherente eta integrala ahalbidetuko du.
Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren azaroaren 9ko 11/2023 Legearen arabera, Mugikortasun Jasangarriaren Planak aukera ematen du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan zehazteko lege horretan ezarritako mugikortasun jasangarriko politikaren helburuen aplikazioa. Helburu horiek honako hauek dira:
- Garraio-sistema integratua, koordinatua eta bikoiztasunik eta eraginkortasunik gabea eratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko garraioak sistema bakar gisa funtziona dezan.
- Garraio-sistema berritzaile, erresiliente, aurreratu eta kudeatua sustatzea, kostuak barneratzeko irizpideen arabera.
- Ingurumena eta herritarren segurtasuna eta osasuna hobetzen laguntzea, kutsadura atmosferikoa eta akustikoa, energia-kontsumoa eta klima-aldaketaren ondorioak murriztuz.
- Mugikortasun aktiboa lehenestea, arreta berezia eskainiz desgaitasuna duten pertsonen premiei, garraio publiko eta kolektiboari edo, hala badagokio, mugikortasun partekatuari eta kolaboratiboari, eta, nolanahi ere, ordezko erregaiak kontsumitzen dituzten bitartekoak hautatzea.
- Irisgarritasun unibertsala bermatuko duen garraio publikoaren eskaintza eskaintzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-oreka eta ekonomia-sarearen lehiakortasuna bultzatzea, barneko eta kanpoko konektibitatea indartuko duen garraio-azpiegituren sare baten bidez.
- Pertsonen eta salgaien garraioan intermodalitatea sustatzea, garraio publikoko eta zentro logistikoetako sare integratu eta koordinatu batetik abiatuta.
- Bitarteko informatikoak, telematikoak eta teknologia berriak sartzea garraioaren eta mugikortasun jasangarriaren kudeaketan, bai ordainketari dagokionez, bai bidaiariei informazioa emateari dagokionez.
- Administrazioen arteko harreman-sistema antolatu, egiturazko plangintza-metodo baten bidez.
Orden-correccion-errores-aprob-inicial-proyec-PMSE_2_1762253100829.pdf (PDF, 53 KB)
PMSE-Informe-sobre-alegaciones-def_EUS_4_1762253100991.pdf (PDF, 849 KB)
-Agindua, 2025eko urriaren 27koa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana behin-behinean onartzen duena.
Orden-aprobacion-provisional-psme-EUS_6_1762253101106.pdf (PDF, 83 KB)
-Planaren edukia, behin-behinean onartuta:
EMJP-1_Diagnosia_Behinbeineko-onarpena_eus_7_1762253101124.pdf (PDF, 38 MB)
EMJP-2_Ekintza-plana_Behinbeineko-onarpena_eus_10_1762253112421.pdf (PDF, 50 MB)
Azken aldaketako data:
