Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Balio Katean Digitalizazioa Garatzeko Plana Estrategikoa

Erakundea:
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Organoa:
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

Euskadiko gastronomia eta elikaduraren balio katearen digitalizazio adimenduna garatzeko marko estrategikoaren xedea da katearen eragileen beharrak inbentariatzea eta jarduera sektorialeko planek sortu dituzten ekimen publiko-pribatuetara hurbiltzea, DIGITALIZAZIOAREN dimentsioari dagokionez.

Teknologia digitalek aldatu egin dituzte pertsonen eta enpresen interakzioak. Digitalizazioak aurrekaririk gabeko disrupzio mailak sortu ditu industrian, eta ekonomia enpresariala errotik aldatzen ari da. Ingurune disruptibo horretan arrakasta izateko, erakundeek esperientzia berri sinesgarriak eskaini behar dituzte, ikuspegi berriak ezarri, ezagutza berriak garatu eta lan egiteko molde berriak asmatu.

Balio kate tradizionalak birkonfiguratzen ari dira, teknologiak egiturak eta industri prozesuak gero eta segmentu txikiagoetan zatikatzen dituen heinean, datuetan oinarrituta.

Harreman eredu digitalen estrukturan dauden ekosistemak elkarren menpe dauden enpresa eta harreman sare baten moduan eratzen dira, balio komertziala sortzera eta esleitzera bideratuta. Ekosistema zabalak izan ohi dira, eta geografia eta industria ugari har ditzakete, horien artean instituzio eta kontsumitzaile publikoak eta pribatuak egonik. Ekosistemak funtsezko rola jokatzen duten ingurune katalizatzaile berriak dira, enpresak, industriak eta ekonomiak birmoldatzeko duten ahalmen estrategikoagatik.  Jarduerarik onena duten erakundeek euren ahalmenak errentabilizatzen eta hobetzen dituzte ekosistemako bazkideez baliatuz.

Ekosistemen eredu horietan plataforma bat edukitzeko beharra sortzen da, eragile guztien digitalizaziorako euskarri moduan, oinarritzat harturik zerbitzuen eskaintzaren ereduak, erabiltzeagatik ordaindutako kontsumoak, eta eskariari lotutako baliabide malguak.

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Balio Katean Digitalizazioa Garatzeko Plana Estrategikoa

Atxikitzen zaion plana

Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Balio Katean Digitalizazioa Garatzeko Plana Estrategikoa

Eremua

Euskadiko Autonomi Erkidegoa

Parte-hartzaileak eta eragileak

Eusko Jaurlaritza, HAZI Fundazioa, NEIKER, AZTI eta BCC-ren laguntzarekin.

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2018/01/01 - 2020/12/31

Azken aldaketako data: