Eusko Jaurlaritza

Pertsona juridikoen lege betekizunari buruzko jardunaldia

Ehun pertsona ingurua izan dira gaur goizean Bilbon enpresen lege betekizunari buruzko jardunaldian, “Corporate Compliance” ingelezko adierakin ezagutzen den moduan.

Osalanek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal erakundeak Compliance Profesionalen Kontseilu Orokorrarekin kolaboratu du jardunaldi hau antolatzeko eta horrela, pertsona juridikoen ardura penalari buruzko ezagutza zabaltzeko. Ardura hau Kode Penalaren erreformatik eratorirtakoa da eta hori dela eta, enpresetan arriskuen kontrolerako metodologiak eta betekizun sistemak ezartzeko beharra zabaldu da.

Zentzu honetan, Osalaneko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek, hasiera ekitaldian esan duenez, ekitaldia ezagutzaren zabalkudean eta enpresaren kudeaketan arriskuen prebentzioa txertatzeko erakundeak egiten duen ahaleginean ulertu behar da. Bere hitzetan, enpresen kudeaketari buruzko ezagutza zabaltzeak badu bere garrantzia, honek laneko arriskuen prebentzioa enpresaren kudeaketaren baitan txertatzea lagunduko badu, eta lanean gertatzen diren istripuak ebitatu eta Euskadiko langileen osasuna hobetzea ekarriko badu.

Jardunaldia Compliance Profesionalen Kontseilu Orokorreko presidente ordearen hitzekin hasi da, Miguel Angel De la Cruz, eta honen ondotik Kontseiluaren presidenteak, Juan Carlos Bajok hitz egin du compliance kudeaketa sistema eta compliance officer-aren zereginak azaltzeko. Teresa Salazar-ek Osalaneko lege aholkulariak sistema honek arriskuen prebentzioarekin duen erlazioa azaldu du eta bere ondotik, Alejandro Garcíak hitz egin du, IMQ Ibérica-ko zuzendariak, betekizunaren kudeaketa sistemen zertifikazioaz hitz egiteko.

Jardunaldiko argazki guztiak ikusi