Eusko Jaurlaritza

Bularreko minbizia emakumeengan eta lana

Donostiako Miramar Jauregiak hartu du “Bularreko minbizia eta emakume langileak” jardunaldia OSALANek antolatuta. Bertan, bi gai nagusi landu dira, diagnostian eta tratamenduan dauden azken aurrerapenak eta gaixotasun honek lanera bueltatzean izan ditzakeen inplikazioak. Jardunaldiak Senologia eta Bularreko Patologien Espainiako Elkartearen.

Bularreko minbizia oraindik orain, emakumeen lehenengo heriotza zergatia da eta 8 emakumetik 1ek izango du gaixotasuna bizitzako uneren batean. Kasu gehienak 35 eta 65 urte-tartean izaten direla, lan egiteko garai bete-betean. Dena den, tratamentua duen minbizi mota da, bost urtetara bizi iraute altua duena gainera. Hala ere, minbizia mota honek tratamendu gogorrak eskatzen ditu, eta orokorrean, baja-aldia luzea izaten da kasurik onenetan. Hain zuzen, 12 hilabetera heltzen diren bajen zergati nagusia da bularreko minbizia. Tratamenduaren ostean emakumeek euren osasuna bere osotasunean berreskuratzeko, beharrezkoa da albo-ondorioei aurre egitea, anatomia berreraikitzea eta leheneratze psikologikoa.

Miren Dorronsorok, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendariak eta Izaskun Urienek, OSALANeko zuzendari nagusiak eman diote hasiera jardunaldiari. Bere hitzaldian, Urienek aipatu du bularreko minbizia izan duten emakumeak euren lanpostura bueltatzeko unea, “mugarria” dela osasuna berreskuratzeko prozesuan. Garrantzitsutzat jo du, behar den moduan heltzea bularreko minbizia izan duen emakumearen birgaitzeari; leheneratze funtzionala landuz, lanerako gaitasuna behar den moduan baloratuz eta ondorioz, “bere funtzioak egokituz, beharrezkoa bada, laneko arriskuen prebentziorako Legean jasotzen den moduan”.

Azken hau izan da jardunaldiaren bigarren zatiaren gai nagusia, bularreko minbizia eta lanean izan daitezkeen arrisku faktoreak azertu dira, baita esan bezala, lanera bueltatzea edota ez-gaitasun egoerak minbiziaren ostean. Aurrez, tratamenduan eta diagnosian izan diren aurrerapenak aztertu dira, Onkologikoa eta Donostia Ospitaleko osasun langileen hitzaldiekin.