Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Argitalpen-data: 2016/10/03

Euskadiko 22 enpresak hartuko dute parte San Sebastian Gatronomika Basque Countryn, nekazaritzako eta arrantzako elikagaiak ezagutzera emateko

Inaugurazio ekitaldian Jarduneko Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Iñigo Urkullu, Ekonomiaren Garapenen eta Lehiakortasuneko sailburua, Arantxa Tapia, eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, egon dira.

XVIII. edizioa beteko du San Sebastian Gastronomikak, mundu mailan goi mailako sukaldaritzaren erreferentzia den biltzarrak. Ezinbestekoa bihurtu den biltzar hau urriaren 5 arte osaptuko da Donostian.

Lehendabiziko aldiz, 6 herrialdetako chefak eta jatetxeak izango dira gonbidatuak munduk bost kontinenteen ordezkari gisa, gastronomia garaikidearen atlas handi bat marraztuz.

2016ko edizio honetan, biltzarrarekin paraleloan egingo diren hainbat ekintza antolatuko ditu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, HAZI Fundazioaren bitartez, Euskadiko kalitateko elikagaiak eta edariak komertzializatzeko eta sustatzeko. Aurten 22 euskal enpresek parte hartuko dute Kongresuan.

Euskadiko nekazaritzako elikagai sorta zabala egongo da San Sebastian Gastronomika Kongresuan: bertako garagardoak, Arabako Errioxako ardoak, Getariako Jatorri Izendapeneko Txakolina eta Arabako Jatorri Izendapeneko Txakolina, Eusko Labela duen Sagardoa, Haragi produktuak eta haragikiak, esne produktuak eta esnekiak (gaztak, jogurtak, postreak), gozoak eta pastelak, arrain kontserbak…

San Sebastián Gastronomika Euskadi Basque Country

Gainera, lehiaketan parte hartuko duten enpresek Show Cookinga egingo dute, Aiarako Ostalaritza Eskolako sukaldarien laguntzarekin. Pintxoak egingo dira enpresa erakusketari bakoitzetik aukeratutako produktuekin, eta Euskadi Baque Countryko standeko enpresa erakusketarien edariekin uztartuko dira.

Sukaldariek pintxoak egin eta platereratuko dituzte, eta hori egiten ari diren bitartean pintxoa nola egiten den azalduko dute. Pintxoaren ezaugarriak eta bereizgarriak zehaztasun handiagoz azaltzeko, enpresa bakoitzak bere produktuaren propietateak eta ezaugarriak azalduko dituzte labur. Era berean, enologo batek pintxoarekin uztartzeko aukeratu den edariaren gaineko sarrera labur bat egingo du. Ondoren, bertaratu guztiek pintxoa eta edaria dastatzeko aukera izango dute.

Dastaketa artistikoa

Urriaren 4an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean, Mikel Garaizabal enologo eta sommelierrak eta bere artista taldeak ikuskizun bat eskainiko dute, Euskadiko produktuen dastaketa berritzaile eta dibertigarria eginez. Txakolinak, Arabar Errioxako ardoak eta Euskadiko sagardo, olio eta elikagaiak dastatuko dira, hainbat arte diziplinarekin uztartuta, horien artean zuzeneko interpretazioa, musika, pintura edo poesia.

Basque Culinary Center jantokia

Bigarren urtez jarraian, Basque Culinary Center-ek eskainiko duen menua soilik Euskadiko produktuez osatuta egongo da.

Basque Culinary Centerreko ikasleak eta irakasleak arduratuko dira San Sebastian Gastronomikaren jatetxeaz, unibertsitateak egiten duten prestakuntza ariketa baten barruan, eta egunero 120 menu zerbitzatuko dituzte, Euskadiko kalitateko produktuekin eginda

2016an parte hartuko duten enpresek

1. Olañeta local beer

2. Ondare

3. Valdelana, S.L upeltegiak

4. Okin

5. Ekain

6. Hiruzta Bodega

7. Astobiza upeltegia

8. Doncel esnekiak

9. Garlan Elkarte Kooperatiboa

10. Añanako gatza

11. Aldanondo

12. Olasagasti kontserbak

13. Covila upeltegiak

14. Serrats kontserbak

15. Oiharte Sagardoa

16. Adur Txakolina

17. Lar de Paula

18. Artomaña Txakolina

19. Goenaga Yogurtak

20. Petritegi Sagardoak 2011 SL

21. Elkano Txakolina

22. Urban beer / Cervezas artesanas de Bilbao S.L