Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Portugaleteko Zubia

Zubia | Munduan lehena | Burdinaren Urrezko Aroa | Ametsa edo negozioa | Mundu osoko herentzia | Zubi transbordadoreen sarea


Zubi transbordadoreen sarea

XIX. mendearen bigarren erdialdean burdina Historiaren aurrerabidearen ikurra bilakatu zen. Gizarte modernoko eraikin arranditsuetarako lehengai gogokoena izan zen, makinak, itsasontziak, trenak eta tren-geltokietako estalki ikaragarriak, Eiffel-ena bezalako dorreak,  mundu-erakusketetako areto itzelak eta, batez ere, Europako eta Amerikako zubi berriak, gero eta lerdenagoak eta harrigarriagoak.Rochefort-Martrou (Frantzia)

Hala eta guztiz ere, egitura hauen eraikuntza-eredu bitxia oso azkar desagertu zen, hainbat arrazoi direla medio: batetik, desmuntatzeko errazak ziren, kalteberak eta gerra garaietan estrategikoak, eta bestetik, okupatzen zuten lurzoruan eraikitzeko grina itsua zabaldu zen bake garaian.

 Newport (Erresuma Batua)Munduan iraun duten zortzi transbordadore-zubiak [Bizkaia (1893); Rochefort (1900) Frantzian; Newport (1906), Warrington (1908) eta Middlesbrough (1911) Erresuma Batuan; Osten (1909) eta Rendsburg (1913) Alemanian; eta Boca auzokoa (1915)  Buenos Aires-en, Argentina] kultur monumentu gisa sailkatuta daude bakoitza bere herrialdean. Baina guztien artean Bizkaia Zubia gailentzen da nabarmen, zaharrena delako, proportzioetan orekatuena, jatorrizko asmakuntza-patentea duelako, eta denetan ongien kontserbatzen dena delako.

Middlesbrough (Erresuma Batua)Beraz,  hamabi izan ziren Bizkaia Zubia eraikitzeko proiektuan inbertitzeko ausardia izan zuten ekintzaileak; gutxiago, ordea, Bizkaiaren zordun diren zubi transbordadore zaharretan zutik iraun dutenak: zortzi. Burdinazko arkitekturaren museo-pieza benetakoak, garai baten ikur petoak. Paradoxikoki, horietako bat, Bizerta (Tunis)Alberto Palacio-ren zubia, aldi berean horien guztien aita eta ondorengoa da: lehendabizikoa, ongien kontserbatutakoa, zerbitzuan jarraitzen du eta zubi transbordadoreen munduko elkarte etorkizuneko baten bultzatzaile gogotsuena da.

Osten (Alemania)Bizkaia Zubia sasoian dagoela ikusteko gogoratu baino ez da egin behar ehun eta hamaika urte daramatzala bere eginkizuna betetzen, lehen esan dugun moduan:  egunean hirurehun transbordo baino gehiago, eta urtean batez beste sei milioi bidaiari eta milioi erdi ibilgailu garraio Bilboko itsasadarraren ertz batetik bestera. Ez alferrik esan zuen Eiffel-ek berak, proiektua oraindik ontze bidean, Palacio-ren zubi transbordadorearen planoen berri jakin zuenean: "Ai euskaldun gazte horren proiektua sinatu ahal baneza!".

Azken eguneratzea: 2016/09/07