Politika publikoen elkarrizketak

Ongi etorri webgune honetara. Ondoko ataletan aurkituko duzu Besaldik 2025eko irailetik abendura bitartean antolatuko duen topaketa zikloari buruzko informazio guztia. Zikloaren izena da: Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] elkarrizketak.

Zikloak lau topaketa izango ditu:

  1. Bilbo (irailak 18).
  2. Donostia (urriak 9).
  3. Gasteiz (azaroak 6).
  4. Bilbo (abenduak 4).

Topaketak izango dira aurrez aurrekoak eta telematikoak. Eska dezakezu parte hartzea jardunaldi batean, bat baino gehiagotan edo denetan, modalitate batean edo bestean. Zure eskaerari erantzungo diogu. Jakina, aurrez aurreko modalitateak modalitate telematikoak baino plaza gutxiago izango ditu.

Webgune honek gune bizi eta emankorra izan nahi du, eta informazioa zabaldu eta partekatu nahi du topaketa bakoitzaren aurretik, topaketa bakoitza egin bitartean eta baita ondoren ere.

Proposatzen dizugu, hasteko, ziklo osoari buruzko informazioa irakurtzea, gero topaketa bakoitzera sartzea eta, hala nahi izanez gero, parte hartzeko eskaera egitea. Eskerrik asko zure interesagatik! Zure esanetara gaude.

Topaketa hauek bereziki pentsatuta daude enplegu eta inklusio politiken ebaluazioan interesatuta dauden pertsonentzat (profesionalak, akademikoak, herritarrak).

Zikloak elkar osatzen duten hiru helburu nagusi ditu:

  • Aukera ematea interesa duten pertsonei aurrez aurre hitz egiteko enplegu eta inklusio politiken ebaluazioaren arloan erreferenteak diren adituekin.
  • Pixkanaka eratuz joatea, Besaldiren inguruan, pertsonek eta eragileek osatutako komunitate bat, inplikatuta edo interesatuta egongo direnak Euskadiko enplegu eta inklusio politiken instituzionalizazioan eta ebaluazioaren praktikan.
  • Besaldik bere buruaz eta bere lanaz duen diskurtsoa eta eredua eraikitzea, ahal den neurrian, komunitate horretan eta komunitate horrek partekatutako diskurtso gisa.

Topaketan, solasaldi libre eta natural bat eraikiko dugu, eta saiatuko gara aurrera egin eta gogoeta egiten politika publikoen ebaluazioak solasaldi publikoaren eta politikaren zikloaren hobekuntzan duen eta izan dezakeen rolari eta ezaugarriei buruz, batez ere enpleguaren eta inklusioaren arloan. Ahaleginduko gara ideia eta ondorio batzuk ateratzen, egokiak Euskadiko enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazioa instituzionalizazio-prozesurako.

Lehen, hirugarren eta laugarren topaketak gaztelaniaz egingo dira; bigarrena, euskaraz (aldibereko itzulpena gaztelaniara). Topaketa guztietan, zeinu-hizkuntzako zerbitzua eskainiko da.

Elkarrizketa eraikiko dugu Besaldik erreferentetzat dituen pertsonen azalpenetatik abiatuta. Hainbat baliabide erabiliko ditugu solasaldia pizteko: zero ilara; aretoko eserlekuen antolaketa; aplikazio informatiko lagungarria, laguntzeko bai aretoan daudenei bai telematikoki parte hartuko dutenei, LinkedIn…

Topaketetan joko-arauak izango dira jardunaldi osoan aritzea eta solasaldian aktiboki parte hartzea. Ez bazara arau horietakoren baten oso aldekoa, hobe izango da telematikoki parte hartzea. Modalitate horretan, topaketan ez du horrenbeste eraginik izango jardunaldi osoan ez egoteak edo gutxiago parte hartzeak.

1. topaketak hasiera emango die solasaldiari eta zikloari, eta hasiko da Besaldiren eta zikloaren beraren testuinguruaren azalpenarekin, Fernando Fantova Besaldiko titular eta topaketaren anfitrioiaren eskutik. Ondoren, Marc Balaguerrek, topaketaren errelatoreak, hitza emango dio Eloísa del Pinori, politologoa eta Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Zentroko (CSIC) presidentea, zeinak analisi zehatz eta landu bat eskainiko baitigu Espainiako politika publikoen ebaluazioaren egoerari buruz, Estatuko zientzia-erakunde nagusiaren buru izateak ematen duen ikuspegitik. Jarraian, solasaldi egoki, pausatu, sakon eta zabal baterako denbora izango dugu. Alfonso Gurpeguik itxiko du jardunaldia, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Inklusioko sailburordea.

Eguna: irailak 18.
Hizkuntza: gaztelania.

10:30h - 11:05h > Topaketaren hasiera. Fernando Fantova. Besaldiko titularra.

11:05h - 11:15h > Entzuteko eta elkarrizketarako gonbidapena. Marc Balaguer. Aholkulari independentea, hamar urtez Ivàlua Politika Publikoak Ebaluatzeko Kataluniako Institutuko zuzendaria.

11:15h - 12:00h > Azalpena. Eloísa del Pino. Politologoa eta Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Zentroko presidentea.

12:00h - 12:45h > Solasaldia.

12:45h - 13:00h > Interbentzioa. Alfonso Gurpegui. Enplegu eta Inklusioko sailburordea. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila.

13:00h - 13:45h > Luntxa. 

Anfitrioi

Fernando Fantova

Fernando Fantova

Besaldiko titularra.
informazio gehiago

Gai-Jartzailea

Marc Balaguer

Marc Balaguer

Aholkulari independentea, hamar urtez Ivàlua Politika Publikoak Ebaluatzeko Kataluniako Institutuko zuzendaria.
informazio gehiago

Erreferentea

Eloísa del Pino

Eloísa del Pino

Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) presidentea eta ikertzailea eta Zientzia Politikoan doktorea.
informazio gehiago

Ondorioa

Alfonso Gurpegui

Alfonso Gurpegui

Enplegu eta Inklusioko sailburuordea. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila.
informazio gehiago

Lehen topaketa egingo da 2025eko irailaren 18an, osteguna, Yimby Ercilla aretoan (Ertzilla kalea 24), Bilbo erdigunean kokatua, garraiobide nagusien ondoan.

Nola iritsi

Oinez: Google maps

Metroa: geltoki hurbilena Plaza Eliptikoan dago, Elkano kalearen bidegurutzean. Kontsultatu ordutegiak eta geltokiak. Info gehiago

Hiri-autobusak: Aretora iristeko, 18., 28. eta 38. lineak erabil daitezke. Info gehiago

Tranbia: Info gehiago

Euskotren: Info gehiago

Trena: Info gehiago

Inguruko parkinga: Bizkaia Plaza parkinga eta Zubiarte parkinga, 24h zabalik. Info gehiago

2. topaketak komunitatera zabalduko du joan diren hilabeteetan Besaldiren eta EHUren errektore-talde berriaren artean izan den solasaldia. Gogoeta egingo dugu politika publikoak ebaluatzeko behar diren ezagutza mota eta  arloei buruz, eta aurkeztu, aztertu eta bertaratutako pertsonen balorazio pean jarriko dugu euskal unibertsitate publikoa enplegu eta inklusio politiken ebaluazioaren prestakuntza eta instituzionalizazio prozesuan egiten ari den ekarpena, eta zer esan nahi duen prozesu horrek unibertsitatearentzat berarentzat.

Eguna: urriaren 9a.
Hizkuntza: Euskara.

09:00h - 09:45h > Fernando Fantova Besaldiko titularrak Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea elkarrizketatuko du.

09:45h - 10:30h > Arantxa Mendieta topaketaren errelatoreak Fernando Fantova Besaldiko titularra eta Igor Ahedo EHUguneko zuzendaria elkarrizketatuko ditu.

10:30h - 11:45h > Solasaldira batuko dira Ainhoa Berasaluze Graduondoko eta Etengabeko Prestakuntzako errektoreordea (EHU), Ugo Mayor Inpaktu Sozialeko zuzendaria (EHU), Uxue Zugaza ikertzailea (EHU). Ondoren, solasaldia parte-hartzaile guztiei zabalduko zaie.

11:45h - 12:00h > Sara Buesa Eusko Jaurlaritzako Inklusio zuzendariaren hitzaldia.

12:00h - 12:30h > Luntxa.

Anfitrioi

Fernando Fantova

Fernando Fantova

Besaldiko titularra.
informazio gehiago

Gai-Jartzailea

Arantxa Mendieta

Arantxa Mendieta

Informazio eta Ikerketa Sozialeko Zerbitzuko (SIIS) ezagutzaren kudeaketaren arduraduna.
informazio gehiago

Erreferenteak

Joxerramón Bengoetxea

Joxerramón Bengoetxea

EHUko errektorea.
informazio gehiago

Ainhoa Berasaluze

Ainhoa Berasaluze

EHUko Graduondoko eta Etengabeko Ikaskuntzako errektoreordea.
informazio gehiago

Igor Ahedo

Igor Ahedo

Zientzia Politikoetan doktorea eta EHUko Zientzia Politiko eta Administrazio Saileko irakaslea.
informazio gehiago

Uxue Zugaza

Uxue Zugaza

Zientzia politikoan doktorea.
informazio gehiago

Ugo Mayor

Ugo Mayor


informazio gehiago

Ondorioa

Sara Buesa

Sara Buesa

Eusko Jaurlaritzaren Inklusioko zuzendaria.
informazio gehiago

Bigarren topaketa egingo da 2025eko urriaren 9an, osteguna, Donostiako Aquariumen (Carlos Blasco plaza 1), Kontxako Badian kokatuta dagoen eta zientzia, kultura eta jasangarritasuna uztartzen dituen museoan.

Nola iritsi

Oinez: Google maps

Hiri - autobusak: Info gehiago

Euskotren: Info gehiago

Trena: Info gehiago

Mugikortasun app-a: autobus, bizikleta, taxi eta parking zerbitzuei buruzko informazioa denbora errealean: Donostia Transport app-a. Info gehiago

Inguruko parkinga: ibilgailu pribatuan bazoaz, lurpeko aparkalekuen plazak kontsulta ditzakezu udal-aparkalekuen mapa honen bidez. Info gehiago

3. topaketan, hiru erreferente izango ditugu, komunean dutenak duela gutxi urrats sendoa egin izana lan akademikotik ardura politikora. Joan Subirats (Zientzia Politikoko katedraduna eta Unibertsitateetako ministro berria), Mónica Martínez Bravo (Ekonomian doktorea Massachussetseko Teknologia Institutuan, eta gaur egun Kataluniako Generalitateko Eskubide Sozialen kontseilaria) eta Nacho Álvarez (ikertzailea eta unibertsitateko ekonomia irakaslea, eta Eskubide Sozialen estatu-idazkari berria). Ziur gaude urrats horiek ikuspuntu interesgarri bat eskainiko digutela arakatzeko ebaluazioaren, politiken zikloaren eta solasaldi publikoaren arteko loturetan, bereziki enpleguaren eta inklusioaren arloan..

Eguna: azaroaren 6a.
Hizkuntza: gaztelania.

10:00 - 10:30 Topaketaren hasiera. Fernando Fantova. Besaldiko titularra.

10:30 - 11:00 Azalpena. Joan Subirats. Politika Zientziako katedraduna eta Espainiako Gobernuaren Unibertsitateetako ministro berria.

11:00 - 11:30 Azalpena. Mónica Martínez. Kataluniako Generalitateko Gobernuko Eskubide Sozialen eta Inklusioaren kontseilaria. Ekonomian doktorea MITen.

11:30 - 12:00 Azalpena. Nacho Álvarez. Ekonomia Aplikatuko irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Eskubide Sozialetako estatu-idazkari ohia.

12:00 - 12:45 Elkarrizketa irekia.

12:45 - 13:00 Interbentzioa. Mikel Torres. Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua. Eusko Jaurlaritza.

13:00 - 13:45 Luntxa.

Errelatorea

Fernando Fantova

Fernando Fantova

Besaldiko titularra.
informazio gehiago

Erreferenteak

Joan Subirats

Joan Subirats

Politika Zientziako katedraduna eta Espainiako Gobernuaren Unibertsitateetako ministro berria.
informazio gehiago

Mónica Martínez

Mónica Martínez

Kataluniako Generalitateko Gobernuko Eskubide Sozialen eta Inklusioaren kontseilaria. Ekonomian doktorea MITen.
informazio gehiago

Nacho Álvarez

Nacho Álvarez

Ekonomia Aplikatuko irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Eskubide Sozialetako estatu-idazkari ohia.
informazio gehiago

Ondorioa

Mikel Torres

Mikel Torres

Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua. Eusko Jaurlaritza.
informazio gehiago

Hirugarren topaketa egingo da 2025eko azaroaren 6an, osteguna, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian (Gasteiz etorb. 85), arkitektura jasangarriaren eta hiri-berrikuntzaren ikurra, erdigune historikotik minutu gutxira dagoena.

Nola iritsi

Oinez: Google maps

Hiri - autobusa: Aretora iristeko 1, 5 eta 8 lineak erabil daitezke. Info gehiago

Tranbia: Info gehiago

Inguruko parkinga: Parking del Palacio de Congresos Europa. Info gehiago

Azken topaketak lau erreferente nagusi izango ditu, politika publikoen ebaluazioan funtsezkoak diren lau jakintza-arloren ordezk ri direnak: María Bustelo (zientzia politikoa), Ignacio Aymerich (zuzenbidea), Olga Cantó (ekonomia) eta José Antonio Noguera (soziologia). Ikuspegi horietatik, bakoitza politika publikoen ebaluaziorako bere hurbilketarekin, hitz egingo dugu enplegu- eta inklusio-politiken ebaluazioaren testuinguru sozial eta politikoari buruz, bai eta politika publikoen ebaluazioa garatzeko eta instituzionalizatzeko behar diren apustuei eta erronkei buruz ere.

Eguna: abenduaren 4a.
Hizkuntza:
gaztelania.

08:30 - 08:45 Topaketaren hasiera. Fernando Fantova. Besaldiko titularra.

08:45 - 09:30 Azalpena. María Bustelo. Zientzia politikoetako irakaslea eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Programen eta Politika Publikoen Ebaluazioko Masterraren zuzendarikidea.

09:30 - 10:15 Azalpena. Ignacio Aymerich. Jaume I.a Unibertsitateko zuzenbidearen filosofiako irakasle titularra. Gobernantza Demokratikoaren Institutuko ikertzailea.

10:15 - 11:00 Azalpena. Olga Cantó. Alcalako Unibertsitateko Ekonomia katedraduna eta AIREFeko aholku batzordeko kidea.

11:00 - 11:30 Etenaldia.

11:30 - 12:15 Azalpena. José Antonio Noguera. Soziologiako katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Soziologia Analitiko eta Diseinu Instituzionaleko Taldearen (GSADI) zuzendaria.

12:15 - 12:30 Interbentzioa. Teresa Laespada. Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustazeko saileko Foru Diputatua. Bizkaiko Foru Aldundia.

12:30 - 13:45 Elkarrizketa irekia.

13:45 - 14:00 Interbentzioa. Mikel Torres. Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua. Eusko Jaurlaritza.

14:00 - 15:00 Luntxa.

Errelatorea

Fernando Fantova

Fernando Fantova

Besaldiko titularra.
informazio gehiago

Erreferenteak

María Bustelo

María Bustelo

Zientzia politikoetako irakaslea eta Madrilgo Complutense Unibertsitateko Programen eta Politika Publikoen Ebaluazioko Masterraren zuzendarikidea.
informazio gehiago

Ignacio Aymerich

Ignacio Aymerich

Jaume I.a Unibertsitateko zuzenbidearen filosofiako irakasle titularra. Gobernantza Demokratikoaren Institutuko ikertzailea.
informazio gehiago

Olga Cantó

Olga Cantó

Alcalako Unibertsitateko Ekonomia katedraduna eta AIREFeko aholku batzordeko kidea.
informazio gehiago

José Antonio Noguera

José Antonio Noguera

Soziologiako katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Soziologia Analitiko eta Diseinu Instituzionaleko Taldearen (GSADI) zuzendaria.
informazio gehiago

Teresa Laespada

Teresa Laespada.

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustazeko saileko Foru Diputatua. Bizkaiko Foru Aldundia.
informazio gehiago

Ondorioa

Mikel Torres

Mikel Torres.

Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua. Eusko Jaurlaritza.
informazio gehiago

Laugarren topaketa egingo da 2025eko abenduaren 4an, osteguna, Euskalduna Jauregian (Abandoibarra etorb. 4) arkitektura garaikidearen erreferente bat, funtzionaltasuna eta irisgarritasuna uztatuz.

Nola iritsi

Oinez: Google Maps

Metroa: La parada más cercana a la sede es la de San Mamés con la salida Sabino Arana. Info gehiago

Hiri – Autobusa: Aretora iristeko 18, 26, 56, 62 eta A3 lineak erabil daitezke. Info gehiago

Tranbia: Info gehiago

Euskotren: Info gehiago

Trena: Info gehiago

Inguruko parkinga: Euskalduna Jauregiko parkinga. Info gehiago

Parte hartu nahi baduzu, mesedez, bete parte nahi duzun topaketei eta aukeratu duzun modalitateari dagozkien inprimakiak:

Izen-ematea: iralilaren 18

Izen-ematea: urriaren 9

Izen-ematea: azaroaren 6

Izen-ematea: abenduaren 4

Laguntza behar baduzu edo jardunaldiei buruzko zalantzaren bat baduzu, prest duzu antolakuntza teknikoko taldea laguntzeko. Gurekin harremanetan jartzeko: secretaria.tecnica@eventokia.com edo 946 123 007.

Besaldi, enplegu- eta inklusio-politikak ebaluatzeko dugun organo publiko independentea da. Hurrengo botoian informazio gehiago aurkituko duzu.

Besaldi webgunea

Argazkiak

BESALDI_18 septiembre_"Conversaciones [sobre evaluación de políticas] públicas”.

Bideoak

Inicio del encuentro.

Marc Balaguer entrevista a Eloísa Del Pino.

Diálogo abierto.

Intervención, Alfonso Gurpegui.

Argazkiak

BESALDI_9 octubre_"“Conversaciones [sobre evaluación de políticas] públicas”

Bideoak

Hasiera.

Lehenengo mahaia.

Bigarren mahaia.

Amaiera.