Politika publikoen elkarrizketak 2025
Hizlari erreferenteak

Eloisa Del Pino
Jarduera
Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) presidentea eta ikertzailea da, eta Zientzia Politikoan doktorea. Ikertzaile bisitaria izan da Oxfordeko Unibertsitatean; Bordeleko Institut d'Etudes Politiques institutuan, Centre National de la Recherche Scientifique erakundeko kidea; Kenteko Unibertsitateko School of Social Policy and Social Research ikastegian edo Ottawako Unibertsitateko School Political Studies ikastegian.
Bere ikerketa-arlo nagusiak Administrazioaren eta kudeaketa publikoaren erreforma konparatuarekin, gizarte-politiken erreformarekin eta Ongizate Estatuarekin lotuta daude. Arlo horietan 28 proiektu/kontratutan parte hartu du eta liburu eta artikulu zientifiko ugari argitaratu eta/edo idatzi ditu.
CSICeko presidente izan aurretik, Eloísa del Pinok goi-kudeaketako karguak bete ditu, Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteko (AIReF) zuzendariordea, Zerbitzuen Kalitatearen Behatokiko zuzendaria Politika Publikoak eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Estatuko Agentzian (AEVAL), edo Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministroaren Kabineteko zuzendaria izan baita.
Loturak
- Evolución, situación actual y retos de la evaluación de polÃticas públicas en las Administraciones españolas (2000-2021)
- Similitudes y diferencias en la evaluación de políticas públicas en ocho países: España en perspectiva comparada
Besaldi. Enplegu eta inklusio politiken ebaluazio organoa. Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] elkarrizketak (Besaldi topaketa-zikloa, 2025).