Politika publikoen elkarrizketak 2025
Hizlari erreferenteak

Joan Subirats
Jarduera
Ekonomia Zientzietan doktorea Bartzelonako Unibertsitatean
Politika Zientziako katedradun emeritua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan
Irakasle bisitaria izan da mundu osoko unibertsitateetan. 2002-2003 ikasturtean Asturiasko Printzea katedra bete zuen Georgetown University-n
Espezialista da gobernantzan, kudeaketa publikoan eta politika publikoen azterketan, baita berrikuntza demokratikoaren arazoetan ere, eta liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu gai horiei buruz. Ohiko kolaboratzaile izaten da hainbat komunikabideetan: El País, ElDiario.es, SER eta abar.
2017tik 2021era bitarte, Kulturako, Hezkuntzako eta Zientzia eta Komunitateko arduradun izan da Bartzelonako Udalean, eta 2021eko abendutik 2023ko azarora bitarte Unibertsitateetako ministro izan da Espainiako Gobernuan.
Loturak
- ¿Pueden los científicos ayudar a la democracia?
- ¿Ciencia o creencia?
- La brecha entre el saber y el hacer en tiempos de policrisis
- Políticas más allá de las palabras
Besaldi. Enplegu eta inklusio politiken ebaluazio organoa. Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] elkarrizketak (Besaldi topaketa-zikloa, 2025).