Politika publikoen elkarrizketak 2025

Hizlari erreferenteak

Teresa Laespada

Teresa Laespada

Jarduera

Bilbon jaio zen, eta Soziologian doktorea eta Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean.

Gaur egun, bigarren diputatuorde nagusia eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatua da Bizkaiko Foru Aldundian.

Gizarte Psikologia Saileko irakasle titularra da Deustuko Unibertsitatean. Nahitaezko eszedentzian dago, kargu publikoa betetzeko.

Eszedentzia hartu arte, Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuko zuzendaria izan zen, baita droga-menpekotasunari eta beste adikzio batzuei buruzko masterreko zuzendaria ere, gradu eta graduondokoetako irakasle izateaz gain.

Ikertzaile nagusia izan da droga-menpekotasunen eta beste adikzio batzuen ikerketa-lerroan Deustuko Unibertsitatean, eta Eusko Jaurlaritzak aitortutako "Bizi-kalitatea eta gizarteratzea" ikerketa-taldeko kidea da.

Gazteei, alkoholari, droga-kontsumoei, gizarte-bazterketari, gizarte-politikei eta abarri buruzko ehun argitalpen baino gehiago ditu.

Euskadiko Alderdi Sozialistaren (PSE-EE) zuzendaritza-batzordeko kidea da, eta euskal legebiltzarkidea izan da (2009-2012).


Besaldi. Enplegu eta inklusio politiken ebaluazio organoa. Politika publikoen [ebaluazioari buruzko] elkarrizketak (Besaldi topaketa-zikloa, 2025).