Ozono troposferikoa
Ozono troposferikoa atmosferako zati baxuenean dagoena da; arnasten dugun airean hain zuzen ere, eta osasunean kalteak sor ditzake bere izaera oxidatzailea dela eta.
Ozonoa, batez ere, lehen mailako kutsatzaile edo aitzindariek (hainbat giza jardueretan isuritako NOx eta KOHak) atmosferako oxigeno eta argi ultramorearen presentzian dituzten erreakzio kimiko multzoen ondorioz sortzen da.
Aitzindari horiek ozono maila altuak sortzen dituzte zerua oskarbi dagoenean, eguzki-erradiazio intentsoarekin, tenperaturak altuak direnean eta haizerik gabe. Maila altuenak maiatza eta iraila bitartean neurtzen dira, eguerdiko orduetan, eguzki-errdiazioa altuena denean alegia.

Ekainaren 1etik urriaren 1era bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatearen Sareak ozono-mailen bilakaeraren eguneroko jarraipena egiten du.
Ozonoaren zaintza egiteko, Ozono bidezko kutsadura atmosferikoaren kasuetan egin beharreko zaintza eta jarduketak (PDF, 483 KB) dokumentuan adierazitako operatiba jarraitzen da.
Era berean, egunean 120 baino gehiago diren zortzi orduko batez besteko mugikorrak argitaratuko dira, kanpainako mailen bilakaeraren berri emateko aldizkarietan.
Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak hainbat lekutan dituen estazioen bitartez gure airearen kaliatatea kudeatzen da. Hau egiteko lurraldearen zonifikazioa egiten da. Gaur egun ikerketa bat egin da ozono troposforikoa neurtzeko aproposa den zonifikazioa ezartzeko, kontuan hartuta Euskadiko zona klimatikoak eta udan izaten diren gertakerak.
Ozonoren egungo zonifikazioak lurraldea 5 zonatan banatzen du:

Honakoak dira zona bakoitzean ozonoa neurtzen duten estazioak:

Airearen kalitaterako Sarean ozonoa neurtzen duten estazioetan lortutako datuak etengabe ebaluatzen dira. Orduko eta eguneko balio bakoitza sailkatu egiten da Airearen Kalitate Indizea (orduko edo eguneko AKIa) erabilita. Halaber, urtero ebaluazio sakonagoa egiten da giza osasunaren babeserako helburu-balioa eta populazioaren informazio eta alerta atalaseak betetzen direnentz egiaztatzeko. Azken ebaluazio horren emaitzak eskuragarri daude urtero argitaratzen den Airearen Kalitateari buruzko datuen txostenean.
Gainera, Euskadin kutsatzaile honen azken urteetako egoera azaltzen duen laburpen txiki bat egin da.
102/2011 Errege Dekretuak bere I atalean I Eranskinean, osasuna babesteko ozonori dagozkion helburu balioak eta epe luzerako helburu balioak ezartzen ditu:

Ozonoaren kasuan araudian finkatutako atalaseak dira:
- Informazioa; orduko batez bestekoak 180 µg/m3 gainditzean.
- Alerta; orduko batez bestekoak hiru orduz jarraian 240 µg/m3 gainditzean.
Azken aldaketako data:
