La productora Limbus Filmak pone en marcha un casting especial para el primer largometraje de ficción de Iban del Campo
Limbus Filmak Donostiako ekoiztetxeak casting berezi bat jarri du martxan Iban del Camporen fikziozko lehen film luzerako. Lan horrek gaur egungo turismoaren eztanda eta gizartean hain hedatuta dagoen insomnioa jorratuko ditu, Euskal Herrian kokatutako istorio batean.
Sirat bezalako filmen edota azken Goya sarietan interpretazio-sariak irabazi dituzten aktore ez profesionalen ildotik (Ciudad sin sueño eta Sorda), ahalegin berezia egiten ari da Limbus Filmak ekoiztetxea euskarazko film horretan profil berriak bilatzeko. "Casting naturala", "street casting", "casting salvaje"... Modu asko daude casting-mota honetaz hitz egiteko.
Lana ordaindua izango da. Ez da beharrezkoa aurretiko antzezpen-esperientziarik izatea.
Profil ezberdinak bilatzen dira: 20 eta 80 urte bitarteko emakume eta gizonak, eta euskaraz moldatzen direnak. Loarekin edo lo ezarekin zerikusia duen anekdotaren bat kontatu nahi dutenak: anekdota pertsonala izan daiteke, beste norbaiti gertatutako edo asmatutakoa.
Hoteletan etxean baino hobeto egiten duzu lo? Zergatik? Guztioi kostatu izan zaigu inoiz lo egitea. Zer egiten duzu une horietan lo hartzeko? Zerk balio dizu? Ardiak zenbatzeak? Zer behar duzu lo lasai eta sakon egiteko?
Parte hartu nahi dutenek 1-3 minutuko bideo labur bat bidali behar dute gai horiekin lotutako pasadizo edo egoeraren bat partekatuz martxoa eta apirila bitartean.
Bideoa mugikorraren grabatu daiteke, giro lasai batean eta argi onarekin.
Bideoarekin batera, honako datu hauek bidali behar dira:
- Izen-abizenak
- Adina
- Harremanetarako telefono-zenbakia
- Bizilekua
Materiala bidaltzeko edo informazio gehiago jasotzeko interesa duten pertsonek helbide honetara idatz dezakete: castingcall.hotel@gmail.com.


