Basarri Bertsopaper Saria 2025

  • Basarri Bertsopaper Saria 2025

Zarauzko herria bertsolarien sehaska eta iturri izan da urte askotan. Hori dela eta, Zarauzko Udalak 1985etik Basarri Bertsopaper lehiaketa antolatzen du, urteetan zehar izan diren bertsolarien ahozko zein paperezko kultur emariari jarraipena emateko.

41. edizioa da aurtengoa, eta urte hauetan guztietan jorratutako helburu berak ditu ardatz: euskara eta bertsolaritza sustatzea, eta euskal sormenean eragitea.

Edonork parte har dezake lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkez ditzake. Sari bakarra egongo da 1.800 eurokoa, eta epaimahaikideak Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Unai Muniain izango dira.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 20an amaituko da, kultura@zarautz.eus helbidearen bidez. Sari banaketa uztailean izango da, bertso astearen baitan.


En breve

  • Plazo Del 8 de Mayo de 2025 al 20 de Junio de 2025
  • EntidadAyuntamiento de Zarautz
  • Tipo de convocatoriaPremios y concursos
  • SectorArtes escénicas, Literatura
  • ActividadCreación
  • Contactokultura@zarautz.eus
  • Convocatoria BASES

Esta ficha tiene una finalidad exclusivamente informativa y no puede ser considerada, en ningún caso, sustitutiva del texto legal vigente. Kulturklik se reserva el derecho de actualización y de rectificación, sin asumir al respecto ninguna responsabilidad.