Campeonato de Bertsolaris de Gipuzkoa: Alaia Martin Etxebeste se impone en la semifinal de Zarautz
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala
Zarauzko Aritzbatalde Udal Kiroldegi bete batean jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa: 1.400 bertsozale bildu dira, eta sarrerak agortu dituzte. Sei bertsolari hauek aritu dira kantuan:
- Alaia Martin Etxebeste
- Amaia Iturriotz Etxaniz
- Aner Peritz Manterola "Euzkitze"
- Eneko Araiztegi Agirre
- Eneritz Artetxe Eizagirre
- Unai Mendizabal Jauregi
Lan puntuagarriak amaituta, Alaia Martin Etxebestek bildu ditu puntu gehien, 544,5, eta zuzenean sailkatu da finalera. Honela geratu da sailkapena:
- Alaia Martin Etxebeste: 544,5
- Eneritz Artetxe Eizagirre: 519,5
- Aner Peritz Manterola "Euzkitze": 512
- Unai Mendizabal Jauregi: 504,5
- Amaia Iturriotz Etxaniz: 493,5
- Eneko Araiztegi Agirre: 462


