Euskaltzaindia rinde homenaje en Donostia a Joan Mari Irigoien, Joseba Intxausti, Mixel Oronoz, Jose Maria Rementeria y Xabier Mendiguren Bereziartu

  • Euskaltzaindia rinde homenaje en Donostia a Joan Mari Irigoien, Joseba Intxausti, Mixel Oronoz, Jose Maria Rementeria y Xabier Mendiguren Bereziartu

  • Euskararen Akademiak 2024ko lehenengo Osoko bilkura egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Eider Mendoza diputatu nagusiak harrera beroa egin die euskaltzainei
  • Ondoren, 2023an zendutako bost euskaltzain omendu ditu, beraien hilberri-txostenak irakurriz: Joxe Mari Iturraldek irakurri du Joan Mari Irigoieni dagokiona, Paulo Agirrebaltzategik Joseba Intxaustirena, Peio Jorajuriak Mixel Oronozena, Lontzo Zugazagak Jose Maria Rementeriarena eta Josu Zabaletak aletu du Xabier Mendiguren Bereziarturen profila

Euskaltzaindiak gorazarrea egin die iaz hildako euskaltzainei, beraien bizitzak eta euskara eta euskal kulturaren alde eginiko ahaleginak gogoratuz. Ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan izan da, Jargi aretoan. Ekitaldiaren buru izan dira Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Joxan Goikoetxea eta Olatz Prat musikariek egin dute sarrerakoa, oraintsu zendu den Maite Idirin abeslari eta ohorezko euskaltzainaren Mendiko borda kantua interpretatuz. Ondoren, banan-banan irakurri dira iaz hildako bost euskaltzainen profilak, hots, hilberri-txostenak: Joxe Mari Iturraldek irakurri du Joan Mari Irigoien (Altza, 1948 – Donostia, 2023) euskaltzain urgazleari dagokiona, Paulo Agirrebaltzategik Joseba Intxausti (Segura, 1936 – Donostia, 2023) ohorezko euskaltzainarena, Peio Jorajuriak Mixel Oronoz (Baigorri, 1935 - Kanbo, 2023) ohorezko euskaltzainarena, Lontzo Zugazagak Jose Maria Rementeria (Etxebarria, 1940-2023) ohorezkoarena eta Josu Zabaletak aletu du Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio, 1945 – Donostian, 2023) ohorezkoaren profila. Tarteka, musikariek beste hiru pieza jo dituzte, hain zuzen, IzarapeanEz dolu egin eta Beltz, beltz, beltz.

Jarraitu irakurtzen


  • Fecha26 de Enero
  • Temática Literatura