Iosune de Goñi Garcia, ganadora de la doble estancia de creación literaria en "Nekatoenea" y "Hugoenea"

  • Iosune de Goñi Garcia, ganadora de la doble estancia de creación literaria en
    Iosune de Goñi Garcia © Lorentxa Saragueta

Euskal kultur erakundea, Euskal Idazleen Elkartea eta CPIE Euskal Itsasbazterra 2011. urtean elkarlanean hasi ziren, idazle bati hilabete osoz Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenea baserri zaharberrituan bere idazketa lanean aritzeko parada eskainiz. Aurten, egonaldia beste hilabete batez luzatuko da Pasai Donibaneko Hugoenea etxean.

Aurtengo egonaldiarentzat hautatua izan den Iosune de Goñi Garcia (Burlata, 1993), idazlea, argazkilaria eta itzultzailea da. Halaber, feminista eta kapazitismoaren aurkako aktibista da. Filosofiako Gradua amaitu ondoren, Bartzelonan Literatura, Artea eta Pentsamenduari buruzko Ikasketa konparatuen gradu-ondokoa egin zuen. Hilda Doolittle idazleari buruzko tesia egiten hasi bazen ere, osasun arrazoiengatik utzi behar izan zuen. 2021ean Pasaia Hiria-Xabier Portugal poesia saria irabazi zuen Gorputz baten aztarnak elurretan poema bildumarekin. Iruñeko Udalaren Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan ere lehen saria ukan zuen Itzalak uraren azpian lanarekin. Egun itzultzaile gisa egiten du lan.

Informazio gehiago, hemen.

www.eke.eus

  • Fecha21 de Julio
  • Temática Literatura