El festival Korterraza impregna Araba de cortometrajes

  • El festival Korterraza impregna Araba de cortometrajes

Korterraza Arabaren edizio berri bat abiatuko dute bihar, larunbata, lurralde historikoko 41 herritara 50tik gora proiekzio eramango dituena. Orotara, 35 lan partekatuko dira, tartean, Araban ekoizturiko zortzi.

Film laburrak eta zuzeneko musika uztartzen dituen jaialdi berezia da Korterraza – Gasteizko Film Laburren Jaialdia. Hiriko gune ezberdinetan egiten da, batez ere, Artium Museoaren kanpoko terrazan, eta 2023ko edizioa uztailaren 20tik 22ra bitartean ospatuko dute. Kultura Kalean! Elkarteak antolatuta, otsailaren 27an ireki zuten 14. edizioa izango denean parte hartzeko deialdia, eta maiatzaren 18ra bitartean izan zuten sortzaileek beren lanak bidaltzeko aukera.

Inskripzio-epea bukatuta, denera, 1.123 film labur jaso dituzte jaialdiko arduradunek, eta jaialdiko egiteaz gainera, 35 proiektu aukeratu ditu aire zabaleko proiekzioen lehiaketaren hautaketa batzordeak.

Bada, lehiaketa ofizialari bidea zabalduz, larunbat honetan ekingo diote herrietako programazioari, Artziniegan eta Ekoran. Hemendik eta irailaren 9ra arte, Aramaio, Langarika, Erentxun, Orbiso, Burgelu, Maeztu, Murgia, Narbaiza, Durruma, Etura, Gebara, Legutio, Okondo, Loza, Urizaharra, Gesaltza Añana, Alegria-Dulantzi, Bernedo, Berantevilla, Ocio, Zabalate, Bastida, Agurain, Araia, Amurrio, Komunion eta Larrazubi bisitatuko ditu mostrak.

Korterraza Arabako emanaldietan parte hartuko duten ikusleek Korterraza Araba Saria eta Korterraza Araba Txiki Saria aukeratuko dituzte.

Ikusi emanaldien zerrenda eta datak, hemen.

zinea.eus

  • Fecha23 de Junio
  • Temática Audiovisual