Campeonato Absoluto de Bertsolaris 2022: Oihana Iguaran se impone en la semifinal de Donibane Garazi

  • Campeonato Absoluto de Bertsolaris 2022: Oihana Iguaran se impone en la semifinal de Donibane Garazi
    Autor de la foto: Gari Garaialde (fuente: Xenpelar Dokumentazio Zentroa)

Sarrerak agortuta, 1350 lagun elkartu dira gaur Jai Alain; Oihana Iguaranek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela eta Amurrion kantatuko du azaroaren 19an

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren bigarren finalaurrekoa jokatu da gaur Donibane Garaziko Jai Alain. 1350 bertsozale bildu dira bertan, sarrera guztiak agortu dira.

Zihara Enbeita Gardoki gai-emailearen atzetik sartu dira sei bertsolariak: Asier Azpiroz IztuetaAitor Etxebarriazarraga GabiolaOihana Iguaran BarandiaranNerea Elustondo PlazaolaHaritz Mujika Lasa eta Amets Arzallus Antia.

Seikotetik Oihana Iguaranek lortu du puntu gehien biltzea, 688,5. Horrela, finalaurrekoen bigarren itzulirako txartela lortu du eta Amurrion kantatuko du azaroaren 19an. Gaurko saioan bigarren Amets Arzallus geratu da 688 punturekin; hirugarren, Nerea Elustondo 628 punturekin; laugarren Asier Azpiroz 616,5 punturekin; bosgarren Haritz Mujika 615 punturekin; eta seigarren Aitor Etxebarriazarraga 612 punturekin.


  • Temática Artes escénicas