Presentan la versión en euskera de la novela 'Bretxa', escrita por Toti Martínez de Lezea, y el espectáculo musical del mismo nombre

  • Presentan la versión en euskera de la novela 'Bretxa', escrita por Toti Martínez de Lezea, y el espectáculo musical del mismo nombre

  • Fecha16 de Marzo
  • Temática Artes escénicas, Música, Literatura

Duela sei urte hasi ziren ikuskizuna lantzen. Vegaren hitzetan, “herritarron historia herritarrok kontatu nahi dugu. Bereziki, gure arbaso emakumeek pairatutakoa azaldu nahi dugu.

Toti Martinez de Lezea idazleak duela hamasei urte argitaratutako Bretxa eleberria euskarara ekarri du Erein argitaletxeak. Goizean aurkeztu dute liburua Donostian, izen bereko ikuskizun musikalarekin batera.

Eleberriak 1813an Donostian gertatu zen sarraskia kontatzen du. “Maritxu Altuna txokolategilearen ikuspuntutik ezagutuko dugu historia, bera hirian geldituko da negozioari eusteko, baina abuztuaren 31 helduko da eta horrekin batera herritarrek biziko duten amesgaiztoa. Gipuzkoan jaso zen gertakari ilun horretatik abiatuta herritarren bizitzan zentratuko da liburua”, kontatu du Uxue Razquin editoreak.

Martinez de Lezea pozik agertu da eleberriaren euskarazko bertsioarekin, “nik ezin dut euskaraz idatzi eta nire liburuak euskaraz ikustea opari handi bat da”, aitortu du.

Leer información completa en el sitio web de la fuente