Reflexión sobre la danza siguiendo el movimiento y flujo del agua
- Fecha25 de Junio
- Temática Artes visuales
Cecilia Bengolearen hiru obra bildu dituzte Guggenheim museoko 'Ur-animazioak' erakusketan. Urriaren 24ra arte egongo da ikusgai.
Ekaitza lehertzearekin batera, euriak eta trumoi hotsek apurtu dute aretoko isiltasuna. Harekin batera, perkusio bat ere entzun daiteke atzealdean, eta, soinu horien erritmoan, dancehall estiloan dantzan ari dira Jamaikako herritar batzuk, euripean, bakarka zein taldeka. Errepidearen alboan egindako dantzen sekuentziek ardazten dute Cecilia Bengolea artistaren Tximista-dantza ikus-entzunezkoa, eta kanal bakarreko zuri-beltzezko bideo proiekzioa erabili du horretarako. Bideoaz gainera, Bestiarioa eta Posizio gogokoenak animazio digitalek biribiltzen dute Ur-animazioak erakusketa. Guggenheim museoko Film & Video programaren bigarren proposamena dira artista argentinarraren hiru obra berri horiek, eta urriaren 24ra arte egongo dira ikusgai.


