Amak ha editado su primer disco

  • Amak ha editado su primer disco
entzun.eus

  • Fecha17 de Mayo
  • Temática Música

Emakumeen eraikuntza kulturala aldarrikatu dute kanta, trikiti eta pandero bitartez

Alaitz Telletxea Tolosa (ahotsa, trikitia, panderoa), Maixa Lizarribar (ahotsa, trikitia, panderoa), Amaia Oreja Unanue (ahotsa, trikitia, panderoa) eta Kristina Solano Maiza (ahotsa, trikitia, panderoa) dira AMAK. Lauak direlako ama, eta euren izenen lehenengo letrek ere hitz hori osatzen dutelako. 

90eko hamarkadan trikitixa berpiztu eta herriko plazetara beste era batera ekarri zuten taldeetako kideak dira batzuk (Maixa eta Ixiar, Alaitz eta Maider…). Oñatin aritu ziren lehenengo aldiz jaialdi berezi baterako, eta orain, Baga-Biga Musika Ideiak ekoiztetxearen proposamenari kasu eginez, aurreneko diskoa, homonimoa, atera dute elkarrekin.

“Emakumeen eraikuntza kulturala kantetan aldarrikatuta” dakartela adierazi duten aurkezpen prentsaurrekoan. Kalejirak, arin-arinak, balsak, baladak, trikitixak eta zortzikoak AMAK nor diren aldarrikatzeko. 

Leer información completa en el sitio web de la fuente