Traducido al euskera la novela 'Intxaurrondo: intxaurraren hostopeko itzala' de Ion Arretxe

  • Traducido al euskera la novela 'Intxaurrondo: intxaurraren hostopeko itzala' de Ion Arretxe
berria.eus

  • Fecha12 de Mayo
  • Temática Literatura

Josu Zabaletak itzuli du liburua, eta Erein argitaletxeak kaleratu. Zabalzarekin batera atxilotu zutenean jasandako torturak kontatu zituen Arretxek, lehen pertsonan idatzita. Lekukotasunaren garrantziaz gain, lanaren balio literarioa ere goraipatu dute editoreek.

«Aitona Gonzalok esaten zuenez, intxaurrondoaren itzala arima hozten zuelako omen zen hain txarra, eta intxaurrondoaren itzalean lo egiten zuena azkenean penaz hilko zela ere esaten zuen». 1985eko azaroaren 26an sartu zuten Ion Arretxe (Errenteria, Gipuzkoa, 1964 - Madril, 2017) Intxaurrondoko itzalean; guardia zibil batzuek eraman zuten, ohetik atera, jo eta erreka batean torturatu ondoren. Harekin batera atxilotu zituzten Idoia Aierbe, Manuel Bizkai eta Mikel Zabalza; hil arte torturatu zuten Zabalza. Lau eguneko infernu bat bizi eta 30 urtera idatzi zuen Intxaurrondo: intxaurraren hostopeko itzala eleberria Arretxek, atxiloaldiaren lekukotasuna lehen pertsonan kontatzeko. Euskaraz kaleratu du Erein argitaletxeak, Josu Zabaletak itzulita.

«Berandu ibili gara», aitortu du Inazio Mujika Iraola editoreak aurkezpenean. Arretxek 2015ean eman zuen argitara Intxaurrondo: la sombra del nogal, El Garaje argitaletxearen bidez. Handik bi urtera hil zen, zenbait gaitz larriren ondorioz.

Arte Ederren ikasketak egin zituen idazleak, eta marrazkilari gisa hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Marrazkiak, kartelak eta horma irudiak sortu zituen, baita komikietako gidoiak eta irudiak ere. 1990az geroztik, arte zuzendari aritu zen lanean zineman eta telebistan. Aktore lan batzuk ere egin zituen; aipagarriena, Jaime Rosalesen Tiro en la cabeza-n (2008), protagonista izan baitzen.

Arretxeren hitzek oihartzun handia izan dute berriki, harena baita Non dago Mikel? (Miguel Angel Llamas, Amaia Merino, 2020) filmeko ahots nagusietako bat. Liburua euskaratzeko ideia, baina, dokumentala baino lehenagokoa da, Mujikaren arabera.

Leer información completa en el sitio web de la fuente