Asier Iturralde ha publicado el cómic 'Beti Berdin'. El texto recoge reflexiones de la época pandemia

  • Asier Iturralde ha publicado el cómic 'Beti Berdin'. El texto recoge reflexiones de la época pandemia
berria.eus

  • Fecha15 de Marzo
  • Temática Literatura

Tabernak bizitza sozialaren parte gisa. Poteoan ibiltzeko ez ezik, barrenak askatzeko, zer edo zer ospatzeko edo, besterik gabe, hitz egiteko plaza izan dira Euskal Herrian ere. Orain arte. Izan ere, pandemiak erasan egin dio konbentzio horri. Horretaz ari da Beti Berdin komikia. Tabernazaleak ditu protagonista nagusiak. «Pertsonaien harridura, ernegua eta etsipena oinarri hartuta, pandemiaren kronika zorrotza eta umoretsua egiten ahalegindu naiz», azaldu du egileak, Asier Iturralde Gaston-ek (Donostia, 1972).

Komikigilea eta ilustratzailea da Iturralde. Lehen urratsak diseinu estudioetan eta agentzietan eman ondoren, La Machine Factoria sortu zuen 2004an. Hala ere, ilustrazioaren munduan gehiago sakontzeko gogoa izan zuen, eta Studio Gaston enpresa sortu zuen 2017an. «Betidanik marraztu izan ditut komikiak, baina orain hasi naiz abiadura pixka bat hartzen eta modu profesionalago batean lan egiten». 2019an, Etxepare literatura saria jaso zuen Etxe honetan haurrentzako album ilustratuari esker. Aintzane Usandizaga idazlearekin elkarlanean sortu zuen liburua. «Hortaz, esan daiteke Beti berdin dela bakarka argitaratzen dudan lehenengo alea».

Pandemia garaia islatzen du komikiko istorioak, eta fikziozko Irizar hiriko taberna du gertaleku, «kostaldeko zehaztu gabeko leku batean kokatuta dagoena». Osasun krisiak «ustekabean» harrapatu ditu tabernako ohiko bezeroak, eta haien bizitzak «erabat aztoratuta» utzi ditu gaitzak. «Tabernara hurreratzen direnen egunerokotasuna kontatzen dut komikian, tabernan izaten diren solasaldiak eta gogoetak», laburbildu du Iturraldek. Hasieratik izan zuen «komiki korala» egiteko asmoa, eta horregatik hartu du taberna ardatz gisa: «Pertsonaia guztiak tabernan elkartzen dira, eta horien harremanak ere leku horretan bakarrik gertatzen dira».

Leer información completa en el sitio web de la fuente