Gorka Knorr: «Pertur era un excelente guitarrista acompañante. Dotaba las canciones de una fina armonía»
- Fecha19 de Febrero
- Temática Música
Bihar 50 urte beteko dira Gorka Knorrek lehenengo kontzertua eman zuenetik. Abeslari eta politikariak sare sozialetan zabaldu ditu argazkiak: Gasteizko Iradier mendizale elkarteko aretoan abesten ari da, gero desagerraraziko zuten ETA pm-ko kidea gitarrarekin lagun zuela.
Bihar mende erdia beteko Gorka Knorr kantugile-abeslariak lehenengo kontzertua eman zuela. Gasteizko Manuel Iradier Elkartean izan zen, eta Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur izan zuen lagun gitarrarekin.
Musikazalez inguraturik hazi zen Knorr. Pianoa zen Natxo anaiaren tresna, eta gitarra Jon anaiarena. Baina gitarra jotzen ikasi, Perturrekin ikasi zuela adierazi du Knorrek. 1968. urtean ezagutu zuen hura. Harreman handia zegoen bi familien artean. Gero euskaltzain izango zen Enrike Knorr anaiak (2008an hila) Perturren anaia Alvarorekin ikasten zuen. Gorkak berak Perturrekin ikasten zuen, ESTE unibertsitatean (EUTG izena du gaur). «Egunero joaten nintzen haren familiak Getaria kalean zuen etxera».
Pertur «oso gitarrista fina» zela adierazi du Knorrek. Hark ordurako bazuen rock talde bat: Los Amis. Donostiako Mundaizko Jesuiten mezetan jotzen zuten. «Ezkerra zen Pertur, eta horregatik ezin nuen haren gitarra erabili, eta niretzako beste bat erosi behar izan nuen».
1970eko maiatzaren lehenengo manifestazioan atxilotu zuen Poliziak Knorr, eta Martuteneko espetxean sartu zuten. «Espetxeko zuzendariari idatzi nion eskatzeko gitarra kartzelan sartzen uzteko. Eman zidan baimena, baina bakarrik erizaindegian jotzeko». Han sortu zituen Knorrek bere lehen abestiak.


