Fran Urias eta Zuriñe Hidalgo: "Estamos contentos con lo que hemos hecho, pero nada es para siempre"

  • Fran Urias eta Zuriñe Hidalgo:
berria.eus

  • Fecha1 de Febrero
  • Temática Música

Hesian taldeko kideak dira Urias eta Hidalgo. Jotzeari utziko diotela iragarri eta egun batzuetara, taldearekin bizi izan duten guztiaz jabetzen ari dira oraindik. Jasotako babesa eskertu dute.

Azkenekoa izango zela iragarri gabe, duela hiru aste igo ziren azken aldiz oholtzara Fran Urias (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1985), Zuriñe Hidalgo (Gasteiz, 1990) eta Hesian taldeko gainerako kideak. Hamabost urte, zortzi disko eta hamaika kontzerturen ostean, agur esatea erabaki dute. Uriasek eta Hidalgok beraiekin batera hazi eta aldatu den taldearen bidea gogoratu, eta amaieraren arrazoia azaldu dute.

Hesian-en lehenengo urteak bereziki arrakastatsuak izan ziren. Nola gogoratzen dituzue?

FRAN URIAS: Amets batean egotea bezala izan zen; oso zaila zen gertatzen ari zitzaiguna sinestea. Hasierako taldea osatzen genuen gehienak beste proiektu batzuetatik gentozen, baina horien ibilbidea etxekoa izan zen oso. Eta, bat-batean, Hesian-ekin hasi, eta ikustea gertukoa ez zen jendeari gustatzen zitzaiola, kontzertuetara joaten zirela, dena ematera... Oso polita izan zen. Ilargian bezala geunden.

ZURIÑE HIDALGO: Nik neure burua oso gazte gogoratzen dut, eta, aldi berean, oso gogotsu, kristoren ilusioarekin. Hasierako urteak oso biziak izan ziren: asko entseatzen genuen, eta, aldi berean, diskoak prestatzen ibiltzen ginen. Batez ere 2010. eta 2011. urteak oso biziak izan ziren. Baina, hain geunden motibatuta, non dena gustura egiten genuen, nekatu gabe.

Musika aldatu egin da hasi zinetenetik. Nola egokitu zarete garai bakoitzera?

Z.H.: Uste dut ez dugula egin egokitze prozesurik, modu naturalean heldu dela aldaketa. Taldekideak aldatuz joan dira, eta, urteek aurrera egin ahala, zu ere hazi egiten zara; ez bakarrik musikalki, pertsona gisa ere bai, eta zure estiloa eta egiten dituzun ekarpenak ere aldatzen dira.

F.U.: Pop-rock musika egin dugu, oinarrizkoa, baina, norabide aldaketaren bat egon bada, uste dut kontrako noranzkoan izan dela beti. Musika hegemonikotik aldentzen saiatu gara.

Leer información completa en el sitio web de la fuente