maia Arrazola: «Escribí el libro ante la bofetada que supuso la maternidad»
- Fecha24 de Diciembre
- Temática Literatura
Amaia Arrazola (Gasteiz, 1984) ilustratzaileak Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Publizitate agentzia batean lan egin ostean Bartzelonara lekualdatu zen, eta han bizi da orain dela hamar urtetik.
2018ko urrian ama izan zen, eta bere unibertsoa mila pusketatan lehertu zela aitortu du. Isilarazitako amatasunaren aldarrikapena egin du argitaratu berri duen El meteorito (Lunwerg Editores, 2020) ilustrazio liburuan.
Marraztea adierazteko modu bat omen da zuretzat. Noiztik?
Betidanik. Ttikia nintzenean eta nire ahizpekin dendetan erosketak egitera jolasten nintzenean, erositako produktuak marraztu egiten genituen. Denetarik genuen: frutak, barazkiak, soinekoak eta baita elkarri deitzeko erabiltzen genituen telefonoak ere. Marrazketarekin, pinturarekin eta sormenarekin zerikusia duen guztia gustatu izan zait betidanik.


