Uxue Alberdi: "Parece que se nos da autoridad sólo si escribimos sobre feminismo"

  • Uxue Alberdi:
    Uxue Alberdi. / consonni

  • Fecha4 de Noviembre
  • Temática Literatura

Uxue Alberdi Estibaritzek asko du ospatzeko: ‘Kontrako eztarritik’ saiakera feministak Euskadi Literatura Saria Irabazi du, ‘Jenisjoplin’ eleberria gaztelaniara itzuli dute eta ‘Dendaostekoak’ kronika literarioa aurkezten dabil. Kezka bat ardazten dute bere lan guztiek: zein ahotsek eta gorputzek duten aitortza mundua kontatzeko. 

Kontrako eztarritik saiakerak Euskadi Literatura Saria irabazi duelako proposatu diot elkarrizketa hau, baina geratu garen egunean Dendaostekoak nobedadearen aurkezpena dauka Bilbon. Jenisjoplin eleberriaren gaztelaniazko edizioa ere argitaratu berri du, consonni argitaletxearen eskutik. Hitz egiteko asko dugun arren, bertso-munduaz hitz egiten joan zaigu ordua, izan ere, Uxue Alberdi Estibaritzek (Elgoibar, 1984) bertsolaritzarekiko pasioa bizi-bizirik mantentzen du. Gainerako galderak audioz erantzun ditu, pasio berdintsuarekin.

Kazetaritzan lizentziatua da, prestakuntza hori ere baliatzen du literatura egiteko; bere azken hiru liburuak elkarrizketen bidez hornitu ditu. Behin eta berriro nabarmentzen du feminismoa eta euskaltzaletasuna direla bere identitatea ardazten duten ezaugarriak; eta baita, kolektibotasunaren defentsa ere: Kontrako eztarritik aipatzen duenean, lehenengo pertsona pluralean hitz egiten du, eta bertsokideak barra-barra aipatzen ditu.

Jenisjoplin-ekin lortu zenuen kritikaren onespena, baina Euskadi Literatura Saria saiakera feminista batekin lortu duzu. Zer irakurketa egiten duzu?

Euskarazko saiakera alorreko hautagaien artean, gutxienez, beste lau liburu feminista daude. Horrek adierazten du, batetik, kalitate oneko saiakera feministak argitaratzen direla Euskal Herrian. Bestetik, ni izan naiz euskarazko saiakeran saritutako bigarren emakumea, eta, aurrekoa, Arantxa Urretabizkaia izan zen; bera ere saiakera feminista batekin [Bidean ikasia]. Gizonen kasuan, ordea, saritutako liburuen gaiak askotarikoak dira. Hau da, badirudi nolabait autoritatea ematen zaigula soilik gure txokoari buruz pentsatzeko. Zapalkuntzak behartzen gaitu feminismoaz baliatzera gure burua eta gizartea pentsatzeko, gure gain jartzen baita zama hori, eta bitartean gizonak mundua pentsatzen dihardute.

Kontrako eztarritik liburuan madarikazio hori aipatu duzu: William Shakeaspeare izan nahi dugu, baina Virginia Woolf amorratu izatera kondenatuak gaude.

Bai, emakume bertsolariei ez digute inoiz deitzen bertsolaritzaz hitz egiteko, beti da “bertsolaritza eta generoa” edo “bertsolaritza eta feminismoa”. Oraindik ez gaituzte aditu orokor gisa aitortzen. Sariak ilusioa egin digu, besteak beste, bertsolaritzaz kanpokoak diren epaimahaikideek baloratu dutelako; izan ere, mikrojendarte jakin bat mikroskopioan jarrita sortu dugun tresnak, balio du hortik kanpo ere. Bertso-mundu barruan, ordea, orokorrean isiltasunarekin egin dugu topo, baita Bertsozale Elkartearen aldetik ere, putzu huts batera harri bat jaurti izan bagenu bezala. Elkartearen web orrian ez zuten sariaren albistearen berri eman, liburuan parte hartzen dugun hamasei bertsolariok elkarteko bazkideak garen arren. Ez dut ulertzen. Isiltasunak interpretatzen aritu beharrak nekea, etsipena eta tristura sortzen dizkit.

Leer información completa en el sitio web de la fuente