La hernaniarra Azucena Vieites, primera artista vasca que participa en la Bienal de Berlín
- Fecha4 de Septiembre
- Temática Audiovisual
Vieitesek bere aurreko proiektuen berregite edo 'remake' prozesu batetik abiatutako instalazio bat eramango du Berlinera. Zehazki, 'Coloring Book', 'Fundido Encadenado' eta 'Break Out of your Shell' izeneko lanetan oinarrituta
Berlingo Bienalaren 11. edizioa hasiko da larunbatean, irailaren 5ean, covid-19aren pandemiak atzeratzera behartu ostean, eta azaroaren 1era bitarte egingo da. Guztira 50etik gora artistek osatuko duten egitarauaren parte izango da Azucena Vieites hernaniarra. Euskal artista baten lehen parte hartzea izango da Berlingo hitzorduan, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.
Vieitesen lana Berlingo Bienaleko komisario taldeak aukeratu du, eta bere parte hartzeak Etxepare Institutuaren babesa jaso du. Egitasmoaren irekiera ekitaldian eta lehen egunetan institutuaren ordezkaritza bat izango da bertan artistari bermea ematen.
Vieitesek bere aurreko proiektuen berregite edo 'remake' prozesu batetik abiatutako instalazio bat eramango du Berlinera, 'Coloring Book', 'Fundido Encadenado' eta 'Break Out of your Shell' izeneko lanetakoak, hain zuzen.
Lehenak haurrek duten adierazteko eta munduari begiratzeko moduarekiko interesari egiten dio erreferentzia; bigarrenak irudikapenaren gaiari heltzen dio, egunerokotasunaren alderdi ludikotik eta fantasiatik; azkenak, aldiz, estetika azpikultural bati lotutako lengoaian eta fanzine feministek praktika artistikoaren eta edizioaren artean lantzen dituzten 'Do It Yourself' ekoizpen moduetan sakontzen du.


