Beñat Lasagabaster (Dazz Jazz Jaialdia): «Nos proponíamos llenar un espacio que ha quedado en el ámbito del jazz y el resultado ha sido espectacular»
- Fecha9 de Julio
- Temática Música
Gasteizko Jazzaldirik gabe, aurten Dazz Jazz jaialdia izango da jazzaleen uztaileko hitzordu nagusia hiriburuan; pandemiak taberna barruko kontzertuak geldiarazi baditu ere, hurrengo egunetako emanaldietarako beste areto bat topatu du Lasagabasterrek gidatutako egitasmoak.
Jazza ezinbestean uztailari lotuta joan da Gasteizen urteetan, eta aurten ere hala izango da Jazzaldirik izango ez bada ere. Gainontzeko hilabeteetan, ordea, ez dago garai bateko lehorterik, besteak beste, Jesus Guridi kontserbatorioko Jazz Uhinak egitasmoa eta Alde Zaharreko Dazz klubak eskaintzen duten kontzertu sortagatik.
Hain zuzen, bost urte beteko ditu abenduan Beñat Lasagabasterrek (Arrasate, 1976) gidatzen duen Aiztogile kaleko tabernak, eta dagoeneko letra larriz idatzita dator musikari eta musikazaleen agendetan


