Joxan Elosegi traduce al euskera la obra premiada 'Nik kantatu eta dantza egiten du mendia', de la catalana Irene Sola

  • Joxan Elosegi traduce al euskera la obra premiada 'Nik kantatu eta dantza egiten du mendia', de la catalana Irene Sola
    Joxan Elosegi eta Jorge Gimenez, atzo, Donostian; atzeko pantailan, Irene Sola idazlea etxetik. GOTZON ARANBURU / FOKU
berria.eus

  • Fecha23 de Junio
  • Temática Literatura

Lur eremu batean batzen diren ahal beste ahots bildu nahi ditu eleberriak

Mundu zati bat hartu, eta hura sakon begiratzea, hitzekin piztea, eta ahal beste ikuspuntutatik azaltzen ahalegintzea, mundu zati horrek bil ditzakeen ahal beste ahots ekarriz. Izan lur horretan bizi direnenak, izan bizi izan zirenenak, baina baita laino zein haitzenak ere, izaki mitologikoenak, inguruak gordetzen dituen ezkutuko ahotsenak. Ideia hori du ardatz-ardatzean Irene Solaren Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak eleberriak: istorio bat posible den ikuspuntu guztietatik kontatzeko nahia. Iaz eman zuen katalanez jatorrizko bertsioa, eta Anagrama Eleberri Saria eskuratu zuen harekin; gaztelaniazko itzulpenarekin ere saritu diote lana, eta jaso berri du 2020ko Europako Batasuneko Literatur Saria ere. Joxan Elosegik ekarri du orain euskarara, eta Alberdaniak plazaratu du. Bertako editore Jorge Gimenezek gogora ekarri ditu Solak aurrez jasotako sari sorta eta arte plastikoen eremuan duen jarduna: «Artista erabatekoaren ametsaren atzetik dabil».

Pirinioaurreko eremu bat hautatu du Solak istorioa kokatzeko, «parez pare begiratzeko» eta hura ahal beste ahotsetatik kontatzeko. Atalka joan da gutxi-asko ikuspegiak tartekatzen, eta nahasian eman ditu, beraz, orkatzen, lainoen, pertsonaia mitologikoen, bertako biztanleen eta gehiagoren ikuspegiak, denen protagonismo maila ahal beste berdinduz. «Mundua begiratu nahi nuen ahal beste begiradatatik; lurralde bat ulertu berau osatzen duten geruza, arrasto, istorio guztiak aintzat hartuta, lur beraren gainean pilatu direnak. Eta hor gertakari errealek, historikoek dute garrantzia, baina baita mitologikoaren geruzak ere».

Leer información completa en el sitio web de la fuente