Erika Elizari: «La novela tiene un toque humorístico y quienes la han leído así lo han destacado»
- Fecha23 de Mayo
- Temática Literatura
Erika Elizari hernanirrak, 'Zendabalitz' lanarekin Igartza saria irabazi eta gero, liburuaren aurkezpena egin zuen martxoan, eta dagoeneko salgai dago. Asko gozatzen ari dela dio.
Erika Elizarik 2018ko irailean irabazi zuen Igartza literatur saria, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dutena. Aurkezturiko hamabi proiektuen artean, Zendabalitz izenekoa hautatzea erabaki zuen epaimahaiak.
Martxoaren hasieran aurkeztu zenuen Zendabalitz liburua egoera berezi batean. Zer moduz joan da?
Garai berezia da, baina aldi berean, lehenengo aldia zen honelako prozesu batean, argitaratzearena, murgilduta ibili naizena. Suposaten zen ikasi behar nuela honelako prozesu bat nolakoa den eta suertatu zait egoera honetan. Egoera bitxi honek eduki ditu fase desberdinak. Hasiera batean abantaila bat zen jendeak inoiz baino denbora gehiago zuelako irakurtzeko. Ingurukoek eskuratu zuten, batez ere, liburua, oso denbora tarte txikia egon baitzen aurkezpena eta itxialdiaren artean. Lagunek eta lankideek eskuratu zuten eta horien iritziak jaso ditut. Bi astera, ordea, dena itxi zen eta eskuratzeko ahalegin haundia egin behar zen. Geldialdi berezi bat egon da eta orain ea nola dijoan.


