La ventana de la cultura para sacar lo mejor de lo peor

  • La ventana de la cultura para sacar lo mejor de lo peor

  • Fecha17 de Marzo
  • Temática Artes visuales, Artes escénicas, Música, Audiovisual, Literatura, Archivos y bibliotecas, Museos, Patrimonio, Artesanía, Otros

"Streaming" bidezko kontzertuak, antzerki saioak, literatura proposamenak, dantza gelak edo bertsoak. Koronabirusa geldiarazteko itxiladiaren lehenengo egunetan, kultur proposamenak biderkatu egin dira sarean

Albert Camusen Izurria eleberri ospetsuko pertsonaia batek argi zioen krisialdi eta larrialdi egoeretan gizakiak bere onena azaleratzeko gaitasuna duela. Gurean, ideia horrek inoiz baino pisu gehiago hartu du egunotan, birus batek eragindako bortxazko berroigeialdiak bakardadearen mamua hauspotu duenean. Hamaika aurpegi dituen izu horren aurrean, izan ere, bertze hainbertze izan dira sareen hurbiltasun birtuala onerako erabili duten artista, eragile eta elkarteak. Larunbat eguerditik aitzinera, han eta hemen, ugariak izan dira Twitterren, Instagramen eta Facebooken abiarazi diren ekimen eta ekarpenak, bakoi-tzak beretik emanez, #koronabirusa #nietxeangelditzenaiz edo #kulturaetxetik hastaghak elkargune goxo bilakatzea lortu arte.

Streaming bidezko kontzertuak, zuzeneko emanaldiak, saretze eta laguntza ekimenak, irakurketa proposamenak, dantza gelak€ Baita bertsoak ere. Jon Maia bertsolariak ez zekien zein izanen zen Twitterrera jaurti zuen proposamenaren eran-tzuna, baina hala ere txiokatu zuen pasa den larunbatean: "Gu bertsolariak auskalo noiz arte 'ixolamenduan'. Nire aldetik, egun hauetan gaixotasunagatik bakartua dagoelako edo egun berezi bat ospatzerik ez duenari oparitzeko edota egoera zail batean poz txiki bat eman diezaiokela uste duenarentzat bertso bat egiteko prest nago". Egindakoak berehala eman zion itxialdiak islatzen dituen egoeren aniztasunaren zantzua: "Jende pilo bat egoera zailean dagoela ikusi dut, proiektu asko zapuztu dira, urtebetetze asko, adineko jende asko isolatua dago, ezin seme-alabak eta ilobak ikusi edo ikutu... Jende horrek benetako arriskua bizi du".

Txioa bota orduko eskaerak iristen hasi zitzaizkion eta, bi egunez, berrogei bertso idatzi zituen urretxuarrak, gaia egoera emozional bakoitzera egokituz. "Batzuetan ezin izan ditut malkoak heutsi: egun hauetan bada hiltzen den jendea eta ezin dira hiletak egin, jendea ezin da elkar besarkatu, egoera oso arraroa da", azpimarratu du. Noski, izan ditu egoera alaiei bertsoa botatzeko aukerak ere, urtebetetze edo ezkontza ospakizunak tartean. "Emozionalki, ariketa bat izaten ari da niretzat ere". Aurrera begira, eta isolamendu egoerak oraindik iraungo duela aurreikusita, eskaerei erantzuna ematen saiatuko dela gehitu du, izan ere, "bertso batek ez du inor sendatuko, baina indar handia dauka". 

Leer información completa en el sitio web de la fuente