Amets Arzallus e Ibrahima Balde en Madrid, para dar comienzo a la segunda temporada de DAPA
- Fecha17 de Marzo
- Temática Artes escénicas, Audiovisual, Literatura
Etzi izango da ikus-entzunezkoa sarean, 'Dapa.eus'-en eta BERRIAren webgunean.
Asteazkenean hasiko DAPAren bigarren denboraldia, eta lehen saiorako bi protagonista oso bereziren ikus-entzunezkoa ondu dute. Amets Arzallusek Ibrahima Balderi egin dio bisita Madrilen. Bidaiaz, Miñan liburuaz, ahozko literaturaz eta migrazioaz hausnartzen dute erreportajean. Ikus-entzunezkoa, DAPAren bigarren denboraldi osoa bezala, Dapa.eus-en, DAPAren sare sozialetan eta BERRIAren webgunean DAPAren atalean ikusi ahal izango da —teaser-a, hemen ikusgai—.
Kultur sorkuntza «bizipozaren epizentroan» jartzea xede duen proiektua da DAPA. 2019an sortu zen, eta lehen denboraldia zortzi lanek osatu zuten. Bigarren denboraldian, hamabostean behin argitaratuko dute lan bat. «Saio bakoitzak kultur adierazpen edo sortzaile bat izango du ardatz, eta ikus-entzunezkoen barrunbeak ere sormenetik marraztuko dira, nortasun mutante eta forma aldakorrekin».


