Iratxe Jaio: «Sean o no de verdad los ostracones de Iruña-Veleia, la polémica refleja nuestra sociedad»

  • Iratxe Jaio: «Sean o no de verdad los ostracones de Iruña-Veleia, la polémica refleja nuestra sociedad»
    Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum (argazkia: Dani Blanco)
argia.eus

  • Fecha7 de Abril
  • Temática Artes visuales, Patrimonio

2001az geroztik, elkarrekin dabiltza lanean Iratxe Jaio (Markina-Xemein, 1976) eta Klaas van Gorkum (Delft, Herbehereak, 1975) artistak. Azkenaldian zenbait pieza aurkeztu dituzte Euskal Herriko hainbat museotan. Martxoaren 2an Okela Sormen Lantegian izan ziren hizketan. Berbaldiaren aurretik bildu ginen beraiekin

Nola eta noiz hasi zineten elkarrekin lanean?

Iratxe Jaio: Herbehereetan ezagutu genuen elkar, neu hara joan bainintzen ikastera, eta bikote egin ginen. Asko laguntzen genion elkarri, baina nork bere lana zeukan, argiki mugatua; gero, hainbeste laguntzen genion elkarri non ez zen erraza mugak ipintzea, esatea lan bat nirea zela eta bestea berarena. Orduan, erabaki genuen proiektu bat egitea biok batera, Rotterdamgo udaletxeko bulegoen inguruan, ikusteko nola dekoratzen zuen langile bakoitzak bere bulegoa. Hori izan zen bide bat hausnartzeko ea zer espazio eduki zezakeen gutako bakoitzak balizko elkarlan batean.

Klaas van Gorkum: Autoretzarena ere garrantzitsua da guretzat; autore bakarraren ideia deseraiki nahi izan dugu beti. Hainbeste urteko jardunaren ostean, ordea, artista-bikotetzat hartzen gaituzte. Azken batean identitate finko bat da hori ere. Beste batzuekin lan egiteko moduen bila jarraitzen dugu, hala ere.

Zer esan nahi du arte-praktikan elkarlanean aritzeak? Nola egiten da?

I. Jaio: Barra-barra hitz egiten dugu, eta horretarako, paseatu egiten dugu, orduak eta orduak: paseatu bitartean eztabaidatzen dugu, haserretzen gara, eta berriro adiskidetzen. Geure lanak diren modukoak izanik, ez dugu estudioa etengabe erabiltzen, ez ditugu gauza asko probatzen; kontrara, ideia ondo mamituta daukagunean baino ez gara joaten hara.

Leer información completa en el sitio web de la fuente