Jose Maria Usandizaga: Un músico curtido por superar las dificultades


  • Fecha5 de Octubre
  • Temática Música

28 urterekin hil zen arte, Jose Maria Usandizagak ehun lanetik gora sortu zituen; horietako asko, euskal folklorearekin lotutakoak. Hark osatutako ‘Mendi Mendiyan’ euskarazko opera oholtzaratuko dute bihar Donostiako Kursaalean

Gazte zela lortu zuen arrakasta, eta gazte hil zen, baina horrek ez zuen ekidin XX. mendeko euskal konpositore eta piano jotzaile entzutetsuenetako bat bilakatzea. Jesus Guridi konpositore gasteiztarrarekin batera, euskal operaren aitzindaritzat hartzen da Jose Maria Usandizaga, haren obrek izan zuten arrakasta eta kalitatearengatik. Erabili zuen teknikagatik eta euskal folkloreari eman zion tratamendu bereziagatik, eskola nazionalista berriaren erreferente bilakatu zen. Donostian jaio zen, 1887an, eta era goiztiarrean hil, 1915ean; hiri horretako musikari garrantzitsuenetakoa da, hil eta gutxira Donostiako Orfeoiak egin zion monumentuak erakusten duenez. Donostiako Hamabostaldian, haren obra ezagunenetariko bat izango da entzungai bihar Kursaalean, 20:00etan: Mendi Mendiyan euskarazko opera.

Leer información completa en el sitio web de la fuente