Argitalpen-data: 2013/09/06
Hitzen inguruko zalantzak?
Argitu itzazu zure zalantzak.
Oso ohikoa da gure eguneroko bizitzan hitzen inguruko zalantzak izatea. Hitz batek zer esan nahi duen, nola idazten den, eta beste hainbat zalantza sortzen zaizkigu. Kasu horietan, hiztegietara jotzea da egokiena. Argitalpen horiek laguntza handia eskaintzen digute edozein gairen eta hitzen inguruan. Izan ere, gaur egun mota askotako hiztegiak kontsultatzeko aukera dago.
Denetik aurki dezakegu merkatuan. Hiztegi orokorrak, hizkuntza bakarrekoak, akademietakoak, entziklopedietakoak eta gaikakoak daude. Azken horien artean adibidez, armen inguruko hiztegiak, drogen ingurukoak, energiari buruzkoa, sukaldaritzakoak eta beste hainbat gairen ingurukoak daude. Gure beharretara egokitzen dena aukeratu besterik ez dugu zalantzak argitzeko.
Gainera, gaur egun, hiztegiak teknologia berrietara egokitu dira eta kontsultak on-line egiteko aukera dago. Horrek, askoz ere gehiago erraztu du kontsultak egiteko modua, eta gainera, hiztegi gehiago kontsultatzeko aukera dago.
Zure kontsultak egiteko ez duzu oso urrutira joan behar. Izan ere, Gazteaukeran on line erabil ditzakezun hiztegien inguruko informazioa eskura duzu.