Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2016-2020
- Erakunde:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Organoa:
- Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana osatu da, elikagai eta pentsuen segurtasunaren eta kalitatearen arloko legezko eskakizunak betetzeko, alde batetik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai eta pentsuen kontrol ofizialaz arduratzen diren agintaritza guztiek elkarren artean koordinatzeko dituzten beharrei erantzuteko, bestetik.
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Foru Aldundietako nekazaritza- eta abeltzaintza-arloetako sail eskudunek, Elika Fundazioaren laguntzarekin, Nekazaritzari, Abeltzaintzari, Arrantzari eta Elikadurari buruzko Kontrol Ofizialerako Programa hau egin dute, Europako lege-esparrua eta administrazio zentralak ezarritako oinarriak errespetatuz, baina EAEko elikagaien ekoizpen-sistemaren errealitatera eta euskal administrazioaren egituretara egokituta.
Nekazaritza eta Elikadura Politikari buruzko 17/2008 Legearen 101.2 artikuluak agintzen duenari jarraikiz, plan hau martxan jartzea aurrerapauso handia izan da; izan ere, administrazioek elikakate osoan egiten diren kontrol ofizial guztiak integratzeko elkarrekin lan egitea eta elkarren artean koordinatzea lortu da. Horrek bide eman du hutsuneak detektatzeko eta kontrol ofizialerako dauden baliabideak optimizatzeko.
Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako plana osoa ikusi
Agindua, 2016ko irailaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez EAEko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana onesten baita.
Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana
1. Kontrol ofizialeko programak
2. Kontrol Ofizialerako Laborategiak
3. Prestakuntza
Atxikitzen zaion plana
Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Plana 2016-2020
Eremua
Euskal Autonomi Erkidegoa
Parte-hartzaileak eta eragileak
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
Azken aldaketako data: