Mugikorrik gabeko eguna. Erronka bat gertuago egoteko.
|
Apirilak 18, larunbata
|
![]() |
|
Gaur egun, mugikorra gure egunerokoaren parte da. Lagungarria da, konektatzen gaitu eta informazioa eskaintzen digu. Baina batzuetan, oharkabean, gertu ditugunengandik urruntzen gaitu. Mugikorrik Gabeko Eguna Familian ez da debeku bat, hausnarketarako gonbidapena baizik. Une batez gelditzeko, ongizate emozionala zaintzeko eta elkarrekin egotearen balioa berreskuratzeko aukera. Ekimen hau (2025-2030) Familiei, Haurrei eta Nerabeei Laguntzeko Erakunde arteko V. Planaren barruan kokatzen da, familia-ingurune osasuntsuak, harreman zainduak eta teknologien erabilera orekatua sustatzeko. |
|
Kalean antolatutako espazio boluntarioa da, erritmoa moteldu, mugikorra alde batera utzi eta pertsonak erdigunean jartzeko. Elkarrekin hitz egiteko, jolasteko, entzuteko eta pantailarik gabe denbora partekatzeko aukera.
|
Familia guztiei, haurrak eta nerabeak izan edo ez, osaera edo egitura edozein dela ere.
|
• Familien ongizate emozionala eta harremanak indartzea.
• Mugikorraren erabilerak eguneroko bizikidetzan duen eraginaz kontzientzia hartzea.
• Teknologien erabilera arduratsua eta kontzientea sustatzea, mugikorra zentzuz erabiliz.
• Familian adostutako konpromisoen garrantzia azpimarratzea.
|
Borondatez, erronka txiki bat onartuz: denbora batez mugikorrik gabe egotea eta gure ohitura digitalei buruz elkarrekin hausnartzea. Nahi duten familiek konpromiso sinboliko bat hartu ahal izango dute, helburua perfekzioa ez dela gogoratuz, aurrera egitea baizik. Doako jarduera · Herritar guztiei irekia
|
Azken aldaketako data:

