Departamento de Gobernanza, Administración Digital y Autogobierno

Orientaciones sobre el informe en materia de Gobernanza Pública Vasca, estructuración interna, organización, administración electrónica y creación de entes institucionales.

Kide anitzeko organoak eta administrazioarteko lankidetza (instituzioartekoa)

Kide anitzeko organo baten sorrera sartzen denean, beharrezkoa dela eta eginkizunak ez direla bikoizten justifikatzeaz gain, gutxieneko eduki batzuk sartu behar dira, hala nola:

  • Zein diren xedeak eta helburuak.
  • Nola integratuko den administrazioan edo zer mendekotasun hierarkiko izango duen.
  • Nola dagoen osatua eta zein izango diren lehendakaritzaren titularra eta gainerako kideak izendatzeko irizpideak.
  • Zer eginkizun esleitzen zaizkion proposamenak egiteari, aholkularitzari, jarraipenari eta kontrolari dagokienez, eta zer laguntza administratibo eta kudeaketakoa izango duen.
  • Zer bitarteko ekonomiko izango dituen ere (atxikitzen diren sail edo entitateko bitarteko material eta humanoak erabili beharko dira, salbu eta modu arrazoituan justifikatzen bada).

Kontuan hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko kide anitzeko organoentzako jarduera-plana(Pdf, 6 Mb) (abre en nueva ventana), Gobernu Kontseiluaren 2020ko uztailaren 7ko Erabakiaren bidez onartutakoa, bereziki apartatu hauek:

  • 9.1.3. apartatua: "Kide anitzeko organoen lan egiteko espazioak eta kudeaketa".
  • 9.1.3. apartatua: "Kide anitzeko organoetako txostenen izapidetze elektronikoa".
  • 10.1.A apartatua: "Kide anitzeko organo berriak sortu, mantendu eta amaitzeko irizpideak".

Kide anitzeko organo bakoitzak urteko kudeaketa-memoria bat egin beharko du, kontu-ematearen adierazpen bat bezala argitaratuko dena EAEko Administrazio Publikoko GARDENA gardentasun-atarian.

Dagokion sailak kide anitzeko organoari eta haren kideei buruzko informazioari alta emango dio EAEko Administrazio Orokorreko eta haren Administrazio Instituzionaleko kide anitzeko organoen kudeaketa-sisteman, eta informazio hori eguneratuta edukiko du.

Instituzioartekoa denean, arau-testuan adieraz daiteke beharrezko dela Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluarekiko koordinazioa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak ezartzen duena; izan ere, erakunde hori beharrezkoa da gobernu-maila ezberdinen (autonomikoa, aldundietakoa eta tokikoa) politika publikoen kudeaketa integratuan lankidetza edo, hala badagokio, koordinazioa bermatzeko.

Elkarlanerako hitzarmenak

Administrazioarteko edo instituzioarteko elkarlanerako hitzarmenek honako hauek zehaztu beharko dituzte, 3/2022 Legeak, maiatzaren 12koa, Euskal Sektore Publikoarenak ezartzen duen bezala:

  • Zer organok izenpetzen duen (jarduteko gaitasun juridikoarekin).
  • Zein den administrazio bakoitzaren eskumena.
  • Nola finantzatzen den hitzarmena.
  • Zein den hitzarmenaren indarraldia, eta aukerarik badagoen hura luzatzeko.
  • Zein den hitzarmena zaintzeko eta kontrolatzeko organoa.

Administrazioen arteko edo erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenak Legegunean argitaratuko dira. Legeak hitzarmenen erregistroan publikatzea aurreikusten du (oraindik ez da sortu irispide publikorako erregistrorik), baita parte hartzen duten organoen webean ere, informatzeko helburuarekin. Horregatik, hitzarmenak Legegunen argitaratu behar dira, bat etorriz gardentasunari buruzko oinarrizko legeak publizitate aktiboari buruz ezartzen dituen betebeharrekin; hala egin behar du, halaber, hitzarmeneko entitateak bere webean.