Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Misioa

Kulturaren Euskal Behatokiaren misio dira:

  • Kulturari buruzko informazioa ezagutza bihurtzea.
  • Euskal Herriko kulturaren errealitatea aztertzea, aintzat hartuta berau osatzen duten sektoreak eta bere beharrak.
  • Kulturarekin lotutako –kultura zentzu zabalean hartuta–alderdi orokorrak, sektorialak edo lurraldearen araberakoak aztertzea.

Helburu horiek lortzeko, jardun eremu hautean dihardu Behatokiak: kultura-ondarea, sorkuntza eta adierazpen artistikoa, kultura- eta sormen-industriak eta bestelako zehar-lerroak.