COVID-19 kaudimena Euskadi
Enpresa ertainentzako eta kapitalizazio ertaineko enpresentzako partaidetza-maileguak.
PARTAIDETZA MAILEGUAK, ETE-MIDCAP, COVID-19
Helburua
COVID-19aren pandemiaren ondorioz kaudimena okertu zaien enpresen bideragarritasuna ahalbidetzea eta finantza-indartzearen beharrei erantzutea.
Onuradunak
Euskal Autonomia Erkidegoan interes bereziko jarduera ekonomiko bat garatzen duten enpresa ertainek edo kapitalizazio ertainekoek (50-1.500 enplegatu, eta 10 milioi eurotik gorako negozio-bolumena eta/edo balantze orokorra), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planarekin bat etorriz (RIS3n definitutako arloak, 2030 ZTBPren 3. eranskinean definitutakoak).
Era berean, COVID-19 pandemiaren aurretik bideragarritasun-arazorik ez dagoela eta epe ertain eta luzera bideragarria dela egiaztatu beharko dute.
Baldintza nagusiak
- Egoitza soziala, erabakigunea eta/edo gutxienez jarduera-zentro bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Enpresa ertaina edo kapitalizazio ertainekoa izatea 2019aren amaieran, eta erauzketako, produkzioko, eraldaketako eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzuetako industria-enpresa izatea, ez finantzarioa.
- Baldintza egokietan finantzaketa lortzea ezinezkoa dela eta Espainiako estatuan erakundearen bideragarritasuna bermatzeko dauden neurri horizontalak nahikoak ez direla egiaztatzea.
- Enpresako enpleguari eustea edo, plantilla murriztuz gero, lan-akordioa egotea.
- Estatuko araudiaren arabera indarrean dagoen berdintasun-plan bat izatea.
- Baztertutako jarduerak: besteak beste, legez kanpoko jarduerak, tabakoarekin, edari alkoholdunekin, armekin, munizioekin, ausazko jokoekin, pornografiarekin edo datu elektronikoen legez kanpoko sarrera eta deskargarekin lotutakoak.
- “Krisian dagoen enpresa” ez izatea eta bideragarritasuna edukitzea 2019ko abenduaren 31 baino lehen. 2017tik 2019ra bitarteko ekitaldietako emaitzen batura positiboa izan beharko da, FEIk ebaluatutako beste adierazle batzuekin batera.
- Europako Batzordearen 702/2014 (EB) Erregelamenduan zerrendatutako sektoreetan (nekazaritza- eta basogintza-sektorea eta zenbait landa-eremu) ez egotea.
- EAEko Administrazio Instituzionalekoa ez izatea.
- Berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea, laguntza bat legez kanpokoa edo barne-merkatuarekin bateraezina dela adierazten duen Europako Batzordearen aldez aurreko erabaki baten ondorioz.
- COFIDESek kudeatutako FONREC funtsaren edo SEPIk kudeatutako enpresa estrategikoen kaudimenari laguntzeko funtsaren laguntzarik jaso ez izana.
- Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
- Zor mugaeguneraturik ez izatea Finantzen Euskal Institutuarekin.
- Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratiboa edo penala ez jasotzea.
Programak hogeita hamar miloi (30.000.000) euroko muga du.
Kostu finantzakorrak
Eman beharreko zenbatekoa enpresa bideragarria izan dadin behar den gutxienekoa izango da, eta ez du inoiz erakunde hartzailearen kapital-egitura hobetuko, 2019ko abenduaren 31n erregistratutakoarekin alderatuta.
Tresna hori, salbuespen gisa, interes-tasa hobariduneko zor-tresna batekin konbinatu ahal izango da likideziarako sarbidea bermatzeko helburuarekin, inbertsioaren edo kapital zirkulatzailearen beharrak estaltzeko helburuarekin.
Bikapitalizazio tresnaren baldintzak
- Tresna: partaidetza-mailegua, bihurgarritzeko aukerik gabekoa.
- Programaren zenbatekoa: formalizatu beharreko maileguek hamar milioi (10.000.000) euroko erreferentzia-muga izango dute.
- Epea: 8 urtera arte
- Interesak: Euribor 12M + COVID-19ren pandemiari buruzko 2020ko martxoaren 19ko aldi baterako markoaren 66. puntuan ezarritako gutxieneko marjina + interes osagarria, ekitaldiko emaitzaren arabera
- Eragiketa bakoitzako nominala: 2 eta 5 miloi bitartean, beharrezkoa den gutxienekoaren mugarekin

Hobadirun maileguaren baldintzak
- Tresna: inbertsio-beharrak edo kapital zirkulatzailea estaltzeko mailegu hobariduna. Inola ere ezingo da erabili erakunde hartzaileko finantza-erakundeen arriskua ezerezteko.
- Eragiketaren nominala: maximoak ezingo du gainditu urteko soldata-kostuen bikoitza edo negozio-bolumen osoaren % 25 2019an.
- Epea: 6 urtera arte
- Interes-tasa: Euribor 12M gehi Esparru Nazionalean ezarritako marjinak, gutxienez. Gutxienez 10 op

Programa honen arabera emandako eragiketak aldi baterako esparruaren eta haren aldaketen arabera onartutako laguntzekin metatu ahal izango dira, bai eta minimis erregelamenduen eta Batzordearen 651/2014 Erregelamenduaren aplikazio-eremuan sartzen diren laguntzekin ere.
Akordio honetan ezarritakoarekin bat etorriz, programan parte hartu ahal izateko baldintzak betetzen dituzten enpresek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Eskabide-eredua (A inprimakia)
- Erantzukizunpeko adierazpena (B inprimakia)
- Bideragarritasun-plana, aditu independente batek egina edo ziurtatua
- 2018tik 2021era bitarteko ekitaldietako urteko kontuak, kudeaketa-txostena eta, hala badagokio, informazio ez-finantzarioko egoera. Hala ere ikuskatutako edo behin-behineko 2022-eko hiruhilekoko kontuak aurkeztu beharko dituzte.
- Azken 3 urteetan laguntza publikoa jasotzeko baliatu diren neurri guztien erantzukizunpeko adierazpena. Halaber, eskabidea egin den unean osorik ordaindu ez diren laguntzak eta ematen dituen organoa ere kontuan hartu behar dira.
- Hala badagokio, indarrean dagoen zorra berregituratzeko akordioaren kopia eta 5/2021 Errege Lege Dekretuaren 7., 8. eta 9. artikuluetan aurreikusitako kaudimenari laguntza publikoa emateko neurriak eman izanaren justifikazio agiriak.
- IFZ txartelaren kopia.
- Eskatzailea eratzeko eskriturak, administrazio-organoaren egungo osaera eta kapital soziala. Baloreen bigarren mailako merkatu ofizial batean kotizatutako edo negoziatzeko onartutako sozietateen kasuan, partaidetza esanguratsuen xehetasunak.
- Indarrean dauden estatutu sozialak. Hala badagokio, Administrazio Kontseiluaren Erregelamendua eta bazkide/akziodunen edo parasozialen itun edo akordioak.
- Enpresa eskatzailearen administrazio-organoak programarako aldi baterako laguntza publikoa eskatzeko hartutako erabakien ziurtagiria, eta eskabidea sinatu dutenen ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Eskatzailearen ziurtagiri penala, eskabidea aurkeztu aurreko 30 egunen barruan emana.
- Behar izanez gero,
- Gizarte-ingurumeneko arriskuak identifikatu eta arintzeko mekanismoa
- Energia-estrategia eta klima-aldaketaren neutraltasun-plana.
- Kalitatezko enplegua berreskuratzeko plana.
- Parte-hartzailearen ezagutza-fitxa (C inprimakia) eta benetako titular eguneratuaren adierazpenei buruzko notario-akta.
- Nahitaezkoa izan gabe, interesgarria izango da indarrean dagoen kreditu-kalifikazio ofizialaren txosten bat aurkeztea, merkatuan ofizialki onartutako eragileren batek egina.
Eskatutako aldi baterako laguntza publikoa enpresa-talde bateko hainbat enpresarentzat bada, betekizun eta baldintza horiek guztiei aplikatuko zaizkie.
Edonola ere, FEIk informazio osagarria eskatu ahal izango dizkie aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko
Informazio osagarria
Deialdiaren xehetasunak eta programaren oinarri arautzaileak FEIren Administrazio Kontseiluaren erabakian kontsulta daitezke.
Eskaerak 2022ko maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira, ebaluatu ahal izateko.
Programak akordioa argitaratzen denetik eta 2022ko ekainaren 30era arte eman ahal izango ditu finantzaketa-eragiketak.
Eskabideak FEIra bidaliko dira (Bizkaia Plaza eraikina, Urkixo Zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao), FEIren webgunean adierazitako edozein bideren bidez.
Eragiketak onartzeko edo ukatzeko erabakiak FEIren Administrazio Kontseiluak hartuko ditu, haren gobernu-organo gorena den aldetik, eta FEIren inbertsio-arloa aztertu eta dagokion txostena egin ondoren. Espedienteak osatu ahala erakunde hartzaileei jakinaraziko zaizkie.