Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Jabetza intelektuala

Jabetza intelektuala eskubide pertsonalek eta ondare-eskubideek osatzen dute. Eskubide horiek obraren erabateko erabilera eta ustiapenerako eskubide esklusiboa esleitzen diote egileari, eta muga bakarrak Legean ezarritakoak dira.

Obra literario, artistiko edo zientifiko baten jabetza intelektuala egileari dagokio, sortze hutsagatik.

Egileei eta beste titular batzuei (artistak, ekoizleak, irrati-difusioko erakundeak...) dagozkien eskubideen multzoa barne hartzen du, haien sorreraren ondoriozko obra eta prestazioei dagokienez.

Jabetza intelektualari buruz indarrean dagoen legeria uztailaren 7ko 23/2006 Legean jasotakoa da. Lege horrek Jabetza Intelektualaren Legearen testu bategina, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, aldatzen du.

Testu horrek -martxoaren 6ko 5/1998 Legearen  bidez aldatua- eta testua bera zati batean garatzen duten eratorritako erregelamenduzko arauek osatzen dute Espainian jabetza intelektuala arautzen duen lege-esparrua, ezertan ere kendu gabe Espainia partaide deneko hitzarmen eta nazioarteko itunetan gai horren gainean ezarritakoa.

Era berean, aipatu behar ditugu Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 7ko 281/2003 Errege Dekretua, eta obra zurtzen araubide juridikoa garatzen duen maiatzaren 27ko 224/2016 Errege Dekretua.

Egile-eskubidea eta antzeko eskubideak ez dira berberak mundu osoan. Nazioarteko tratatuen bidez eta, EBn, direktiben bidez, asko hurbildu dira. Herrialde bakoitzak bere legea izan dezake egile-eskubideari buruz, eta erabaki dezake eskubide horiek nola babesten diren bere lurraldean.

Nazioarteko hainbat hitzarmen daude, Espainiak berretsiak, egileentzako babesa bermatzen dutenak (Bernako Hitzarmena, 1886ko irailaren 9koa, literatura-lanak eta lan artistikoak babestekoa; Genevako Hitzarmen Unibertsala, 1952ko irailaren 6koa, egile-eskubideei buruzkoa; Marrakecheko Akordioa, 1994ko apirilaren 15ekoa, merkataritzarekin lotutako jabetza intelektualeko eskubideen alderdiei buruzkoa – Munduko Jabetza Intelektualaren Erakundea, 1996ko abendukoa –), artista interpretatzaile edo exekutatzaileentzat, fonograma-ekoizleentzat eta irrati-difusioko erakundeentzat bezala (Erromako Hitzarmena, 1961eko urriaren 20koa, artista interpreteak, fonograma-ekoizleak eta irrati-difusioko erakundeak babesteari buruzkoa; Genevako Hitzarmena, 1996ko urriaren 29koa, fonogramen ekoizle-egileentzat, fonogramen ekoizle-egileentzat, edo fonogramen erreprodukzioentzat).

Jabetza Intelektualaren Erregistroa erregistro-erakunde publiko eta ofiziala da, eta haren xedea da Jabetza Intelektualaren Legeak babestutako obra, jarduketa edo ekoizpenei buruzko jabetza intelektualeko eskubideak inskribatzea edo jasotzea.

1/1996 Errege Dekretuaren 10. artikuluak dioenez: "Jabetza intelektualaren helburu dira literatura, arte edo zientziako sorkuntza-lan original oro, edozein dela erabiltzen den euskarria, ukigarria zein ukiezina, gaur egun erabiltzen dena zein geroko batean asmatzen dena…".

Obra literario, artistiko edo zientifiko baten jabetza intelektuala egileari dagokio, sortze hutsagatik. Horrela, jabetza intelektualaren eskubideak ez dira sortzen obrak Erregistroan inskribatzean, inskripzio hori borondatezkoa eta aukerakoa da.

Obraren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak obra sortzearekin batera jaiotzen badira ere, Jabetza Intelektualaren Erregistroan inskribatzeak eskubidea bereziki babesteko neurri gisa balio du. Babes hori ematen da erregistroaren izaera publikoagatik, alde batetik; eta bestetik, inskribatutako eskubideak badaudela eta titularrarenak direla aurreikusten delako, kontrako frogarik ezean.

Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorraren xedea da:

  1. Obrak, jarduerak edo ekoizpenei buruzko eskubideak inskribatzea, beti ere, Jabetza Intelektualaren Legeak eta jabetza intelektuala babesteari buruz Espainiak berretsitako gainerako legezko xedapenek eta nazioarteko itunek babestutakoaren arabera.
  2. Eskubide errealak eratzeko, eskualdatzeko, aldatzeko edo iraungitzeko egintza eta kontratuen inskripzioa, bai eta aipatu eskubide inskribagarriei eragiten dieten bestelako egitate, egintza eta tituluena ere, borondatezkoak nahiz beharrezkoak izan.
  3. Erregistroko idazpenen publizitatea. Publizitate hori inskripzioko edukiari buruzko ziurtagiriaren bidez egingo da, eta ziurtagiri horrek froga-eraginkortasuna izango du. Publizitatea ere eman daiteke, balio informatibo hutsez, ohar soilez edo sarbide informatikoz.

Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorra bakarra da, eta Erregistro Zentralak eta Autonomia-Erkidegoek kudeatzen dituzten lurralde-erregistroek osatzen dute. EAEren kasuan, Jabetza Intelektualaren Lurralde Erregistroa Eusko Jaurlaritzan Kulturaren alorrean eskumena duen sailaren barruan dago, Kultura Ondarearen Zuzendaritzan. EAEko Lurralde Erregistroaren egoitza Araban dago, eta beste bi bulego daude: bata Bizkaian eta bestea Gipuzkoan. Hauek dira helbideak:

OHARRA BERTARATUTA JOATEKO, AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA TELEFONOZ EDO POSTA ELEKTRONIKOZ:

Gasteizko Erregistroa: tel. 945016848

rpi-euskadi@euskadi.eus

Bilboko Erregistroa: Tel. 944031653

kultura.bizkaia@euskadi.eus

Donostiako Erregistroa: Tel. 943022962

kultura.gipuzkoa@euskadi.eus

ERREGISTROAREN ORDUTEGIA: 8: 30ETIK 14: 00ETARA.

Donostia Lurralde Erregistroa, 1
01010 - Gasteiz
Tel.: 945 01 68 48
Faxa: 945 01 94 91
rpi-euskadi@euskadi.eus

Bizkaiko Lurralde Erregistroaren menpeko Bulegoa Kale Nagusia 85,
48011 - Bilbao
Tel.: 94 403 16 53
Faxa: 94 403 16 51

Lurralde Erregistroaren menpeko bulegoa; Gipuzkoa Andia, 13
20004 - Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 29 62
Faxa: 943 02 29 65

OHARTARAZTEN DA adimen artifiziala erabiliz sortutako obrak EZIN izango direla inskribatu.

1. Honako hauek erregistra daitezke:

Gaur egun ezagutzen diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edo ukiezinez adierazitako jatorrizko sorkuntza literario, artistiko edo zientifiko guztiak. Besteak beste, honako hauek hartuko dira kontuan:

  • Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, epistolarioak, idazkiak, diskurtsoak eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegi-txostenak, katedraren azalpenak eta izaera bereko beste edozein obra.
  • Musika-konposizioak, letrarekin edo gabe.
  • Obra dramatikoak eta dramatiko-musikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerki-lanak.
  • Lan zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste edozein obra.
  • Eskulturak eta margolanak, marrazkiak, grabatuak, litografiak eta historia grafikoak, tebeoak edo komikiak, bai eta horien entseguak edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak ere, aplikatuak izan edo ez.
  • Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
  • Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
  • Argazki-lanak eta argazkiaren antzeko prozeduraren bidez adierazitakoak.
  • Ordenagailu-programak

Egileak jatorrizko obraren gainean dituen eskubideei kalterik egin gabe, jabetza intelektualaren xede dira, halaber:

  • Itzulpenak eta egokitzapenak.
  • Berrikuspenak, eguneratzeak eta idatzoharrak.
  • Laburpenak
  • Musika-konponketak.
  • Obra literario, artistiko edo zientifiko baten edozein eraldaketa

Jatorrizko titular hauei dagozkien interpretazio, exekuzio edo ekoizpenak ere inskriba daitezke:

  • Artista interpretatzaileak edo exekutatzaileak.
  • Fonograma-ekoizleak.
  • Ikus-entzunezko grabazioen ekoizleak.
  • Irrati-difusioko erakundeak.
  • Argazki hutsen errealizadoreak.
  • Jabari publikoan dagoen obra argitaragabe bat zilegi den moduan jendarteratzen duten pertsonak.
  • Osaera tipografikoagatik, aurkezpenagatik eta gainerako ezaugarri editorialengatik indibidualizatu daitezkeen obren editoreak.
  • Datu-base baten gaineko sui generis eskubidearen titularrak.

Azkenik, eskubide errealak eratzeko, eskualdatzeko, aldatzeko edo azkentzeko egintzak eta kontratuak inskriba daitezke, bai eta beste edozein egintza eta titulu ere, borondatezkoak nahiz beharrezkoak, baldin eta eskubide inskribagarri horiei eragiten badiete.

2. Ezin da erregistratu:

  • Industria-diseinuak, patenteak, asmakizunak, izendapenak, markak eta logotipoak, industria-jabetzaren legeriaren bidez babesa lortzen dutenak.
  • Jolasak, sistemak, proiektuak, ideiak, teknikak, metodoak, kontzeptuak, gauzak egiteko edo eraikitzeko prozedurak, metodo edo aurkikuntza zientifikoak edo teknikoak, printzipio matematikoak, formulak eta algoritmoak, edo laneko edozein kontzeptu, prozesu edo metodo.
  • Lege- edo erregelamendu-xedapenak eta dagozkien proiektuak, jurisdikzio-organoen ebazpenak eta erakunde publikoen egintzak, erabakiak, eztabaidak eta irizpenak, bai eta aurreko testu guztien itzulpen ofizialak ere.

Egileak berak, jabetza intelektualeko eskubideen titularrek edo eskubide horien ondorengo titularrek, zuzenean edo ordezkari baten bidez eska dezakete obra baten inskripzioa Jabetza Intelektualaren Erregistroan.

Obrak identifikatzeko aleak euskarri digitalean aurkeztuko dira, eta, bestela, alternatiba gisa, paperean. Formatu horietako bat bakarrik onartuko da.

ERA DIGITALEAN AURKEZTU EZKERO: obra mota bakoitzerako onartzen diren formatuak eta gehienezko tamainak honako hauek dira:

  • Literatura: PDF (50MB)
  • Zientifikoa: PDF (50MB)
  • Musika-osaera: PDF/JPG (30MB)
  • Ikus-entzunezkoa (memoria): PDF (30MB)
  • Ikus-entzunezkoa (obra): AVI/MP4/DIVX. (800 MB)
  • Ordenagailu-programa (memoria): PDF (30MB)
  • Ordenagailu-programa: ZIP. (800 MB)
  • Koreografia (deskribapena): PDF (30MB)
  • Koreografia (grabazioa): AVI/MP4/DIVX. (400 MB)
  • Datu-basea (memoria): PDF(30MB)
  • Datu-basea (datu-basearen kopia): ZIP. (400 MB)
  • Artistikoa: JPG/ZIP. (100 MB)
  • Artistikoa (plastika eredua): JPG/ZIP. (400 MB)
  • Artistikoa (deskribapen plastikoa): PDF (30MB)
  • Artistikoa (komikia, TBO): PDF (30MB)
  • Teknikoak: PDF/JPG/ZIP. (100 MB)
  • Maketak: JPG. (30MB)
  • Web/Multimedia (memoria): PFD (30MB)
  • Web/Multimedia (kopia): ZIP. (100 MB)
  • Interpretazioa (deskribapena): PDF (30MB)
  • Interpretazioa (grabazioa): AVI, MP4, DIVX. (400 MB)
  • Ekoizpen fonografikoa: MP3/WMA. (400 MB)
  • Ikus-entzunezko grabazioaren produkzioa (deskribapena): PDF (30MB)
  • Ikus-entzunezko grabazioaren produkzioa (obra): AVI/MP4/DIVX. (800 MB)
  • Argazki soila: JPG/ZIP. (100 MB)
  • Argitaratu gabeko obraren edizioa: PDF(30MB)
  • Argitalpen-produkzioa: PDF (30MB)
  • Datu-basearen sui generis eskubidea (memoria): PDF (30MB)
  • Datu-basearen sui generis eskubidea (obra): ZIP. (400 MB)

PAPEREAN AURKEZTU EZKERO: obraren ale bat, paperean, behar bezala koadernatuta, orrialdeak zenbakituta dituela, zirriborrorik eta zuzenketarik gabe, eta azalean izenburua eta egilearen izen-abizenak adierazita dituela.

Dagokion tasaren ordainketa - Jabetza Intelektualaren Erregistroan eskubideak inskribatzeagatik tasa bat ordaindu beharko da. Era berean, bigarren tasa bat ordaindu beharko da sinadura autentifikatzeko eginbidea gauzatu behar denean. Tasaren prezioa, gaur egun, 3,95 eurokoa da. Jabetza Intelektualaren Erregistroak tasa ordaintzeko ordainketa-gutuna emango du. Eskaera modu telematikoan egiten denean gaur egun, Kultura eta Kirol Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez egiten da: https://cultura.sede.gob.es/

Dagokion tasaren ordainketa - Egun, Jabetza Intelektualaren Erregistroan bi eginbide burutzeagatik ordaindu behar da Tasa: obra baten inskripzioa eskatzeagatik, eta sinadura baten legitimazio diligentzia burutzeagatik. Aurton, Tasa 3,95€koa da. Eskaera modu telematikoan egiten denean, Tasa ordaintzeko, posta elektroniko bat bidali beharko da ordainketa-gutuna eskatzeko. Posta horretan bertan, indarrean dagoen NANa erantsi beharko da.

Interesdunak, bere bizitokiari dagokion helbide elektronikora bidaliko du posta:

Tasa ordainketa-gutunean adierazitako mugaeguna baino lehen ordainduko da, eta ezinbesteko baldintza izango da eskaera arrakastaz egin ahal izateko.

Baldintza teknikoak:

  • Ziurtagiri elektronikoa

Jabetza Intelektualaren Erregistroan eskaera telematiko bat izapidetzeko, FNMT-RCMk ematen duen ziurtagiri elektronikoa edo NAN elektronikoa eduki behar da.

Cl@ve bidez ere sar gaitezke, Cl@ve Sinadura modalitatean. Baita IZENPEren bidez ere.

Zure ziurtagiriaren baliozkotasuna egiazta dezakezu VALIDE plataformaren bidez.

NAN elektronikoa erabili behar baduzu, egiaztatu ondo instalatuta dituzula NAN-irakurgailuaren kontrolatzaileak eta Polizia Nazionalaren Kidegoko modulu kriptografikoa. Kontsultatu NAN elektronikoari buruzko informazioa.

  • Beharrezko aplikazioak

Zure eskabidea zure ziurtagiriarekin elektronikoki sinatzeko, beharrezkoa izango da, halaber, AutoFirm@aplikazioa instalatuta izatea. Aplikazio hau Sinadura Elektronikoaren Ataritik deskarga dezakezu. Deskargatu ondoren, jarraitu jarraibideei zure gailuan instalatzeko.

JavaScript instalatuta eta gaituta eduki behar duzu zure nabigatzailean.

  • Nabigatzaileak
    • Windows: Microsoft Internet Explorer 9 eta goragokoak, Microsoft Edge, Mozilla Firefox edo Google Chrome (azken bertsioak).
    • Linux: Mozilla Firefox eta Google Chrome.
    • MacOS x: Apple Safari, Google Chrome (Ziurtagiria duten sinaduretarako gomendioa).
  • Konektagarritasuna

Erabiltzaile-esperientzia egokirako, 10 Mbps-ko edo gehiagoko banda-zabalera eta latentzia baxuko Interneterako konexioa gomendatzen da.

Izena emateko eskabideak aurkezteko, honako hauek aurkeztu behar dira:

  1. Inskripzioa eskatzeko inprimaki ofizialak.
  2. Obra, emanaldi edo ekoizpenaren alea. Obraren identifikazio-alea formatu digitalean aurkeztu ahal izango da. Formatu bakarra onartuko da: papera edo digitala.
  3. Indarrean dagoen legeriaren arabera eskatzen den dokumentazioa, kasuen arabera.
  4. Dagokion tasaren ordainketa - Jabetza Intelektualaren Erregistroan eskubideak inskribatzeagatik tasa bat ordaindu beharko da. Era berean, bigarren tasa bat ordaindu beharko da sinadura autentifikatzeko eginbidea gauzatu behar denean. Tasaren prezioa, gaur egun, 3,95 eurokoa da. Jabetza Intelektualaren Erregistroak tasa ordaintzeko ordainketa-gutuna emango du.

Inprimakiak makinaz edo letra larriz bete behar dira, eta eskatzaileak sinatu behar ditu.