Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Zirauntza ibaiaren iturburua (4,0 Km)

 

Zirauntza ibaiaren iturburua Arabako Lurralde Historikoaren ipar-ekialdeko koadrantean dago, Araia herritik hurbil, Asparrena udalerrian. A-1 autobiatik helduko gara Asparrenako industria-gunera eta bertatik Araia aldera joko dugu A-3020 errepidetik. Hiribarnera helduta, Sagastui kaletik jarraituko dugu eta ibaia ezkerrean ikusirik, Intxusi kaletik helduko gara zubiraino. Hura gurutzatu gabe, eskuineko bidea hartuko dugu San Pedro indarretxeraino eta bertan utziko dugu autoa ibilbideari ekiteko.

 

Zirauntza Ibaiaren Sorburua. Nacedero del río Zirauntza.

Ibilbidearen nondik norakoak:

San Pedro indarretxetik ibaiaren pare egingo dugu txangoa. Haritzek eta pagoek agintzen duten mendialde honek ekialde-mendebalde norabideko hesi orografiko bat sortu eta iparreko haize hotz eta hezeak geldiarazten ditu. Ibilbidean SL-A14 panelak daude.

Indarretxearen inguruko bidea hartuta, iturbururaino helduko gara. Zuhaizti bat zeharkatutakoan, lurreko pistaren ezkerreko adarra hartuko dugu. 250 metro eginik atzean utziko dugu, ezkerretik, Ajuria-Urigoitiako burdinola zaharra. Bidea gero eta bihurgunetsuagoa eta aldapatsuagoa bihurtuko da. Laster, atseden-gune bat aurkituko dugu mahai, aulki eta guzti. Paraje ona da ingurua gozatzeko.

Goranzko bihurgune bikoitz batean, ibilbidearen panel bat aurkituko dugu. Ezkerreko bidexka estutik jaitsiko gara ibaiaren ondo-ondotik, iturburuaren azpiko iturbururaino. Eskuineko bidexka hartuz gero, Allondoko zubiraino helduko gara, eta hura zeharkatu gabe, indarretxearen ubidearen aurrez aurre doan bideari jarraiki, iturbururaino helduko gara. Itzulia bide beretik egin daiteke edo ibaia zeharkatu eta ubidearen alboko bidexkari jarraituz.

Ajuria-Urigoitiko burdinola zaharreko Urtegi zaharreraino helduko gara luze gabe eta handik errepidean zehar iritsiko gara abiapuntura.

Jaitsi

Azken aldaketako data: